DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
25-03-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Con reconocimiento y gratitud a José Ignacio Tellechea
Lehena
Chantajes
Nazio bat gara, zazpiak bat
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Lehena
Pili Kaltzada
BALITEKE Mikel anekdota honetaz gogoratzea. Mikel historiako irakaslea zen Gasteizko fakultatean, eta han ziharduten, lehen urteko gazteei mendetan zehar gertatutakoaren zientzian barrena pauso batzuk egiten laguntzeko. Bigarren Mundu Gerra zuten hizpide, eta halakoan, gazteetako batek eskua altxatu eta Bigarrena izendatzen zutenez gero, aurretik Lehena gertatu zela ia esan nahi ote zuen galdetu omen zion irakasle harrituari.

Mikelek zer erantzun zuen zehazki ez dut gogoratzen. Ongi gogoan dut, ordea, pasadizoak gure artean sortu zuen eztabaida. Joandako denborak betirako joango dira halako baten, memorian batere arrastorik utzi gabe; horixe zioen gutako batek, gaztetxoaren ateraldiari logikoa, normala, iritzita. Bazen besterik uste eta esan egiten zuenik ere. Joandako denboretan gaur egun garena, eta izango garena, idatzita dagoela zioen solaskide horrek, eta ondare hori galduz gero etorkizunaren jabe izateko giltza eskuetatik alde egiten utziko dugula esan zigun. Joan den astean zendu da Lehen Mundu Gerran borrokatu zen azken soldadua. Lazare Ponticellik 110 urte zituen, eta alabaren etxean harrapatu du Heriok, Frantziako lubakietan urteetan bila jardun eta gero. Gertatutakoaren azken lekuko bizia, gertatu zen hori inon irakurri gabe adieraz zezakeen bakarra.

Ez daukat Mikel adiskidearen ikasle zen gaztetxo horren berririk. Baliteke gaur egun instituturen baten irakasle izatea. Eta ia seguru esango nuke ez duela egindako galdera hori gogoratuko. Milioika hildako utzi zituen gerra hark, eta ondoren etorri diren gerra guztiak bezalaxe absurdoa izan zen. Horrexegatik gogoratu behar dugu, hain justu: memoriarik ezak behin eta berriro garamatzalako egindako akatsen gurpil zoroan.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN DE BOB DYLAN
Colección antológica de la obra musical de Bob Dylan exclusiva para coleccionistas.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
CUADERNOS PIRENAICOS
La guía de ascensiones del Pirineo más completa. Con excursiones, travesías...
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |