Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide izan dira aurtengo omenduak. Lehena unibertsitateko irakasle ohia eta euskaltzain osoa da, eta 1948an hasi zen idazten. Bigarrena, berriz, Hazparnen apez laguntzailea da eta Afrikan misiolari zela plazaratu zuen bere lehen libura sara.Zer sentitu duzue saria har-tzerakoan?
Txomin Peillen. Saria euskarari eman diote. Idazlea ez da ezer irakurlerik, argitaletxerik eta bultza-tzailerik ez badu. Pentsa. 1948. urtean hasi nintzen idazten eta 1950ean argiratu nuen estreinako aldiz. Duela 60 urte idazten dut eta beste hainbeste egitea espero dut. Batzuek esaten didate beste munduan egingo dudala baina nik badakit beste mundua lur azpian dagoela.
Xipri Alberbide. Piarres Xarritoni egin zioten iazko omenaldia eta harri handi bat eman zioten. Herenegun egon nintzen bere etxean eta esan zidan: "Orain baduzu zure hilobira eramateko harria". Zaharrei egiten dizkiote horrelakoak. Alabaina, hauxe da interesagarria: liburu bat idazten duzu eta saria ematen dizute nork idatzi duen jakin gabe. Horrek badu beste balioa, liburuaren balioa; bera baita omendua.
Aurten ere liburuak aurkeztu al dituzue?
T.P. Jende ederrak lanean liburuan karikaturak egin ditut: poliziak, epailea eta abokatua, medikua, beren herrietan jauntxoak direnak agertzen dira, burgesak eta frakasatuak denak. Irri egiteko liburua da.
X.A. Bi aurkeztu ditut. Le mouvement culturel basque 3 izenekoan Iparraldeko komunikabideen historia birpasatu dut; frantsesez idatzi dut azken zatia. Eta Xuri-gorriak liburuaneskuina eta ezkerra aipatu ditut. Hemen oso borroka gogorra izan da xuri (eskuindarrak) eta gorrien (ezkertiarrak) artean politika aldetik, eskola aldetik eta eliza aldetik. Lehen aldia da liburu batean agertzen direla gorrien artikuluak.
Nola ikusten duzue Biltzarra?
T.P. Poliki-poliki jende gehiago biltzen da. 600 lagunekin hasi zen eta orain 1.500 goiti biltzen dira. Egia da hasieran ez zela argitaletxerik eta horiek ekartzen dute jendea. Bestela, giroa berdina da.
X.A. Lehen aldian egon nintzen eta uste dut 20 bat idazle ginela. Ez da Durango baina... Hemen idazlea ikusten duzu eta baduzu berarekin mintzatzerik. Hori Durangon ez duzu egiten. Badu bere xarma eta beti hala izatea gustatuko litzaidake. Nahiago nuke argitaletxe gutxiago egotea, hemengo filosofia idazlea eta bere liburua baita.