|
|
|
Elaien gaineko solasaldia izango da gaur udetxean
|
gernika-Lumo. Elaia Bird Migration Centre delakoaren, Gautegiz-Arteagan kokatuta dagoen txorien migrazioaren azterketarako zentroaren proiektuaren arduradun nagusi den Jose Mari Unamunok elaien gaineko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean. Zehazki, Euring enaren europar eraztunketa proiektua izango du hizpide Unamunok.
Hitzordua 19:30ean da Udetxea Jauregian, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren egoitzan. Ingurune naturalean, 2002 urtetik eta 2007ra arte, enaren migrazioak izandako gorabeherak azalaraziko dira, Paleartika eta Afrika artean egiten dituen bidaiak azalduz eta Europan bizi duten egoera zaila aztertuz. Sarrera doakoa izango dela iragarri dute antolatzaileek. >i.f. |
|