DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
27-03-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
kultura
Un diagnóstico dramático
El Museo de la Paz mostrará los horrores del gueto de Varsovia y el apartheid de Sudáfrica
Kepa Murua se acerca a los sentimientos contradictorios en el libro 'No es nada'
Euskadiko Ikasleen Orkestra emprende su primera salida al extranjero
Fallece Richard Widmark, actor del Hollywood clásico en los 50
Bilbao se suma a la celebración con dos obras gratuitas
Izuzkizak gizakia munduari zentzua ematen nola saiatzen den aztertu du
Eduardo Mendoza publica su obra "más insólita e inesperada"
Plácido domingo se adentra en la ópera barroca
Izuzkizak gizakia munduari zentzua ematen nola saiatzen den aztertu du
'Paranoiaren hozberoa' liburua argitaratu berri du. juan zelaia saiakera saria irabazi zuen.
Itxaso Millán
Donostia. Juan Izuzkiza idazle bergararraren ustetan, gaur egun ere, gizakiak galduta jarraitzen du eta ez du lortu zoriontasunaren bidea zein den jakitea. Horregatik, munduari zentzua ematen saiatzen da eta "zentzua ematerakoan, zen-tzuaren preso bihurtzen gara".

Izuzkizak gai hau aztertu du Paranoiaren Hozberoa (Nintendorena) izenburuko liburuan. 2007ko Juan Zelaia saiakera sarian irabazle izan ondoren, Pamiela argitaletxeak argitaratu berri du lana eta atzo Donostian aurkeztu zuten.

Prentsaurrekoan, idazleaz gain, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren izenean Joseba Intxaustik parte hartu zuen. Bertan, Pamiela ordezkatzen eta sariketan epaimahai izandako Jose Angel Irigaray ere egon zen.

Irigarayk gogoratu zuenez, Paranoiaren hozberoa lana irabazle gertatu zen "egungo mundu mailako egoerari buruzko azterketa-begirada kritikoa, jakinduriaz, freskotasun eta ironiaz, manera aski ausart eta originalean garatzen duelako".

"Gizakia galduta zegoela antzinako kontua izanik, erraz topatzen da gaur egunean ere bide berean jarraitzen dugula. Teknologia aurrera egin du, bai, baina erabat galduta jarraitzen dugu". Hala dio Izuzkizak, eta liburuaren lehenengo bost kapituloetan honen inguruan adibideak ematen saiatu da.

Hortik aurrera, idazleak mitoetan erreparatzen du munduari zentzua emateko. "Behin zentzua emanda, paranoia azaltzen da", azpimarratu zuen. Azkenean, Izuzkizak irakurleari azterketa antzeko bat proposatzen dio bere konklusioak atera -tzeko.

Liburuaren egiturak joku baten antza dauka eta kapitulo bakoitzak pantaila itxura dauka. Azken finean, Izuzkizaren asmoa irakur-tzeko erraza den liburu bat egitea izan da. "Ez da oso ortodoxoa, era librean eginda dago", aitortu zuen.

"esku onez" Bere aldetik, Jose Angel Irigarayk bere poza azaldu zuen Juan Zelaia saiakera saria urteak pasa ahala "ongi finkatu" delako. Gainera, aurkeztutako lanen kalitatea goraipatu zuen. "Pamiela argitaletxea esku onez darama sariaren antolakuntza", txalotu zuen Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren kideak.
PROMOCIONES  
PLANES CON NIÑOS
Una guía completa con 38 planes, áreas recreativas, parques de aventura... para animarnos a salir a la calle.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
CUADERNOS PIRENAICOS
La guía de ascensiones del Pirineo más completa. Con excursiones, travesías...
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |