DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
06-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Once siglos de sueño
Iberdrola: ¿Ingenuidad, ignorancia, contrapartidas u otros intereses?
Tranbian
Ir de tiendas
Un sindicato de ayer, de hoy y para mañana
Social-ficción: índice de calidad social de la vivienda
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Tranbian
Goizalde Landabaso
LIBURUA oparitu nion. Tranbian irakurtaldian murgildurik nihoala eten egin zidan "barkatu, andereñoa" batekin. Begirada altxa-tzerakoan hirurogeitakaren bueltan zegoen gizon bat aurkitu nuen. Aterkina esku batean kanpoko euriari gertu erantzuteko. Eta bestea heldulekura itsatsita, geldialdi zakarren batek lurrera bota ez zezan. Liburuak ez direla marraztu behar esan zidan. Sakratuak direla. Blasfemia berba erabili zuen. Patxadaz eta ahotsa goratu barik baina errieta botatzen ari zitzaidan.

Beharbada nik ere pentsatuko nuen inoiz sakratuegiak zirela liburuak, eta agian horregatik sakralizazioarekin amaitzea ebatzi nuen. Ez dakit harrez gero edota betidanik ote den, baina liburuak marrazten ditut, azpimarratu, alboko eta ertzeetako zuriguneetan idatzi ohi dut. Irakurketan zehar otu zaidan berba bat. Esaldi txiki bat. Batzuetan txantxaren bat. Hausnarketa laburra. Gizonarekin hizketan azaldu nion liburua neure egitea gustatzen zitzaidala. Egilea aipatu zidan bera, eta bere ohorea. Nik ere patxadaz eta ahotsa goratu barik esan nion irakurketari ekiten zaionean liburu hori bereganatu egiten duela irakurleak. Liburu bat amaitzen denean eta besteen begien aurrera paratzen duzunean uste dut zeurea izateari uzten diola, akaso, sekula ez delako zeurea izan. Zubi bat zarelako soilik, istorio eta irakurlearen arteko zubi. Liburu asko omen zituen etxean, eta berbetan ari zen bitartean hautsak jandako liburutegi antigoalekoa imajinatzen nuen. Orden perfektuan jarrita. Boligrafoa gorde egin nuen. Liburua zarratu eta oparitu egin nion. Txundituta geratu zen. Pentsatu nuen ez zuela onartuko eta horrexegatik eman nion. Hordagoa, baina, ametitu zuen eta ni istorioaren amaiera barik gelditu nintzan. Amorruz erosi dut berriz ere liburua, ia oraingoan amaieraraino neure egiten dudan
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |