DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
07-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
Una grabación de 150 años
Kareletik
Usain errea
Ana Urkiza
NAGUSIOK gaurko gaztedia berriaren konpromiso ahalmenaz kezkatuta gaude. Konpromisotzat zer ulertzen ote duten jakin nahi dugu; zergatik edo zeren alde konprometituko liratekeen galdetzen. Badakigu konpromisoa balioengandik datorrela eta balio aldaketak konpromisoa ere alda-tzera ekarri duela. Haatik, gazteen balioez ere galdetzen dugu.

Lanaren ikuspegitik, gazteek, badirudi, aurreko belaunaldietakook baino areago gordetzen dutela bizitza profesionalaren eta bizi-tza pertsonalaren arteko oreka, edo gorde nahi dutela, behinik behin. Lan elkarrizketetara aurkezten direnean, zer lan egitea egokitzen zaien baino areago, lan baldintzak zeintzuk diren jakin nahi dute. Eta aurreko belaunaldietakook, debateak, foroak eta enkontruak ezin antolatuta gabiltza elkar ulertze eta puntu komun batzuk markatu alde.

Sentsibilitatea bien aldetik piztuta dagoela esan litekeen honetan, ordea, lelo aurpegiz gelditzen da bat, gazte batek, bere lehenengo lanean, 1.000 euroko soldatara iristen ez eta astean 54 ordu sartzen dituelarik, kexu hau luzatzen dizunean: etxean ikasitako balioak lantokian ezin dituela praktikan jarri. Hau da, aurreko belaunaldietakoek irakatsitako balioak, elkar ezin ulertuz gabiltzan errealitate nahastu honetan ez direla kokatzen.

Beraz, zer ari zaigu gertatzen?

Gazteak integritateaz hitz egiten dizu, lehenengo pertsonak behar dugula izan, lan egiten ikasi, taldean lan egiteko joera landu, harrapakariak izateari utzi eta kausa komun bat zehaztu, guztiok kausa horren alde lan egiteko eta ez bakoitzak bere kamiseta usain erre eta kolorgearen alde.

Errealitatera esnatuz doazen gazteen bizipenak heltzen zaizkizunean, benetan, aztertu beharreko eremuak beste batzuk direla konturatzen da bat: autoestima mingostuek eta karrera profesional ahituek ukitzen duten oro erretzen baitute.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |