DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
09-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Cómo resolver una crisis
La izquierda y los movimientos sociales
Lehorrean blai
Contador a cero
El arte de no sufrir
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Lehorrean blai
Xabi Larrañaga
FILMA Manuel Gutierrez Aragonek zuzendu du eta egunotan hedabide gehienetan dute hizpide. Mehatxatutako irakasle baten bizimodua plazaratu digu Torrelavegako zinegileak, eta bide batez, edo batez ere, tragediaren inguruko gure isiltasun, aitzakia, koldarkeria, begirada iheskor edo izutiez hausnartu. Denon ezaguna den gure Sizilia nano bezain erraldoia eman du argitara, beraz, eta horren karietara bustitzeaz, blaitzeaz, oro har izaten omen dugun indarkeriarekiko desadostasun pribatuaz bainoago erakutsi ahalko -edo beharko- genukeen haren aurkako jarrera publikoaz aritu da zenbait kritiko.

Hermann Tertsch kazetariari irakurri nion kontua, eta hark Kazimierz Brandys idazleari entzun. Totalitarismoari -eta hau ageriko eta gobernukoa zein ezkutu eta sasikoa izan daiteke- nola egin aurre, nola erantzun ahal zaion azaltzeko adibide ikaragarria aipatu zuen pentsalari poloniarrak. Komunismoaren menpean talde politiko batek askatasunaren aldeko sinadura eskatu zien bi intelektuali, arazorik ekarriko ziela jakinda. Batak ezetz esan zuen, eta erabakia zuritzeko honako hau gehitu: seme bat dudalako ez dut sinatuko, egoera honetan ezin. Eta besteak aldiz baietz adierazi, eskaera onartu eta horrela arrazoitu zuen: seme bat dudalako behar dut sinatu, ezin bestelakorik egin.

Maiatzaren Bata maiz goraipatu ondoren, ez ote zen jada hil horren Biari buruz idazteko garaia galdetu zion bere buruari Pablo Nerudak. Gurean Bia -Bietan Jarrai- ahaztea, edo Bia -Aizkora eta Sugea- izango ez bailitzan idaztea ez da bekatu eta ez delitua. Nork bere aukera edo beldurra. Baina oraindik maiz goraipatu ere goraipatzen da hura. Eta horixe dugu larriena, kanpoko inork eta hemengo ia inork ulertzen ez duen busti-tze gorria, odoletan blaitzea.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |