DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
11-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
Europa busca astronautas
Zaurian piko
Orden apur bat
Katixa Agirre
xx. mendeko lehenengo hamarkadetan gaur egun baino askoz modernoagoa zen jendea, orokorrean. Moderno izateko eskubide osoa zeukaten, gainera. Gaur egun, asko jota, postmoderno izaten uzten digute, hau da, hutsaren hurrengoa izaten. Modernotasunetik harago gaude, hutsik dagoen basamortu edo amildegi horren hegian. Historia amaitu omen da eta zertarako gehiago saiatu.

Baina XX. mendeko belle époque delakoa… horiek garaiak horiek! Futursimoa, dadaismoa, surrealismoa… dena zen zilegi, dena zen modernoa, apurtzailea, beharrezkoa. Giro horretan topatzen dugu Jean Epstein, teorilari eta zinegilea, 20ko hamarkadan Luis Buñuelekin lan egun zuena. Zine puruaren bila zebilen Epstein garai hartan, autentikoa, gezurrik gabeko zinea. Eta berarentzat, zinemak burutzen zituen gezurren artean, istorioak konta-tzeko afana zen onartezinena. Nondik nora tenteldu behar gintuen zinemak fikzio hutsa ziren istorio txotxoloekin? Horretarako literatura zegoen, milaka urteetako tradizioa eta hori guztia; baina zineak beste zerbait merezi zuen, benetako izango bazen. "Ez dago istoriorik" utzi zuen idatzita Epstein-ek, "ez da inoiz istoriorik izan. Egoerak dauzkagu, hori besterik ez, inongo zentzurik ez duten egoerak. Hasiera, garapena eta bukaerarik gabeko egoerak."

Zorionez, Epstein-en zine puruak ez zuen ibilbide luzerik izan. Narrazioa da gaur egungo zinearen ezaugarri nagusietako bat. Istorioak kontatzen dizkigu zineak (alaiak, tristeak, umoretsuak, absurduak) eta horregatik dugu gustuko. Bizitzak (honetan Epstein-ek arrazoi oso zuen) ez du zentzurik, inoiz ulertuko ez dugun egoera-segida baino ez da. Horregatik eskatzen diogu zine-istorioei ondo definitutako hasiera, garapena eta amaiera. Bizitzako hasiera eta amaierak kontrolaezinak eta ulertezinak zaizkigu. Garapena bera ere, harrapaezina. Eskerrak zinea daukagula, eskerrak zentzurik gabeko anabasa honetan orden apur bat ezartzen digula.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |