DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
17-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Sólo persiguen a los débiles
Adinean, adineko
Miedo
Paralelismos entre el Ku Klux Klan y la ultraizquierda
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Adinean, adineko
Josu Torre
ZELAKO disgustoa! Budapestera joateko irrika bizian zegoen eta, kaka zaharra!, oraingoan ere etzaio suertatu. Malagara ez du nahi, ezkontza bidaian joan zelako, Praga edo Baltikoko herrialdetara ere eskatua zuen. Semeari eskatu dio interneten begiratzeko, zerrenda kaleratzeko ere ezin itxaron, dena delakoa jadanik jakitea onena, dio; kaka zaharra! Beste aukera bat galduta, eskerraz osasunez ondo dabil eta datorren urtean berriro eskatuko du, hain urruneko leku bitxiak ikusteko aukera ezin galdu, gaztetan lan egin beharrez gain etzuen sosik holako bidaiak egiteko, uste du etzirela antolatu ere egiten; herrialde hoien izena bera ere gerraren baten erruz ezagutzen du, egun, ordea, turismoa hartzen dutela daki. Oso politak omen dira gainera baina, oraintxe, ez ditu internet bidez ikusi ere egin nahi, "Hurrengoan izango da!, aurten hamabosta Benidorm-era eta kitto".

Hirurogei urtetik gorakoen 27.000 eskaritik gora izan ditu Bizkaiko Aldundiak, haietatik 9.600 izan dira aukeratuak bidaia horrek merke eta baldintza onetan egiteko, eskaleen kopuruko beste bi herenak hurrengo urterarte itxaron behar, bihotzmin pizkatik haratago gero ere han izango dira paradisuki hoiek eta inork ez du uste datorren urtean joateko moduan egongo ez denik.

Bidaiatzea, abentura, edonolako garraioetan munduari bira ematea, paisaiaz haratago mota orotako gizakiak ezagutzea eta abar gazte jendeari mugatua ematen du. Demagun horrela dela. Orduan, gazteak bidaiatzen dute edota bidaiatzen dutenak gazteak dira. Nor ausartzen da zenbaki zehatz bat jartzen gaztaroari edo gazte izate/sentitzeari? Ondartzarik ederrenetara, erainkin edo museo ikusgarrienetara, paradisu itxurako paisaiatara edo noranahi joateko ezin da adin mugarik izan. Adineko-n izena eman dutenak hortarako adinean daude, ziur!
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |