DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
18-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
Ícaros del siglo XXI
Ministr@
Zaurian piko
Ministr@
Katixa Agirre
pasa den asteartean buruz buru ikusi genituen Belen Gopegui eta Iban Zaldua mahai-inguru batean. Ez daukat oso argi gaia "literatura eta konpromisoa" edo "literatura gizartearen aurrean" ote zen. Edozein kasutan, marko horren mugetatik at ibili ziren bi idazleak, egoki eta interesagarri.

Publikoari hitza eman zitzaionean, gizon batek egunerokotasun handiko gai bat ekarri zuen hizpidera. Defentsa ministro emea, haurdun gainera, ejertzitoak tente jartzen. Guztiok ikusi dugun eszena horren gaineko iritzia eskatu zien hizlariei. Gizonak argi zuen: patetikoa zen emakumearen mimetismoa. Gopeguik, orduan, feminismoaren barruko bi ikuspuntu gogoratu zituen: berdintasunaren feminismoa, gizon eta emakumearen berdintasun totalaren aldekoa dena, eta diferentziaren feminismoa, emakumearen berezko ezaugarriak azpimarratu eta goraipatzen dituena (umeari mukiak kentzea ekintza sublimetzat aldarrikatzeraino, Gopeguiren hitzetan). Carme Chacón-en jarrera, beraz, begi txarrez ikusiko lukete diferentziaren feministek. Bale, lortu egin duzu: emakumea izanik zure egin dituzu Defentsa ministerioari dagozkion balio atzerakoi eta zapaltzaile guztiak. Eta? Hori aurrerapausoa ote da? Txalotu behar al dugu zure "Viva España" matxo hori? Ez dakit aurrerapausoa den ala ez, baina nik behintzat, gogoz aldarrikatuko nuke zapaltzaile, atzerakoi, monarkiko, militarista eta aber-tzale izateko eskubidea. Behin eskubide hori lortuta, hari uko egiteko, noski. Ezin balio batzuen kontra egin, horiek sentitzeko eta praktikatzeko eskubidea ukatu bazaigu. Azeri emeak mahatsak ez zituela nahi esan zuen, eskuratzea ezinezkoa izango zitzaiola ikusi zuenean. Eskura izan eta haiei uko egitea: horra hor benetako meritua. Ukazio horretatik etorriko litzateke egiazko diferentzia, nik txalotuko nukeena, Chacón-ek eskuratu ezin duena. Bestela ere, non dago borroka? Norbaitek ukatuko digu, akaso, umeari mukiak kentzeko eskubidea?
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |