DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
20-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
kostaldea
La generosidad en las venas
'Eguen musikalak' ostalaritzara aterako dituzte lehenbizikoz Gernika-Lumon
Ikastaroak antolatu ditu, aurten ere, bermeoko gizek
'Eguen musikalak' ostalaritzara aterako dituzte lehenbizikoz Gernika-Lumon
musika jendearengana hurbiltzeko lehen saioa apirilaren 24an egingo da .
Segundo Olaeta Musika Eskolak jarri du martxan esperientzia hau, herriko zenbait enpresarirekin adostuz.
Imanol Fradua
gernika-lumo. Segundo Olaeta Musika Eskolak eta Gernika-Lumoko ostalaritza sektoreak Eguen Musikalak izeneko ekimena udalerriko taberna eta bestelako aretoetara hurbilduko dute lehen aldiz. Honen bitartez musika kaleetara atera eta jendearengana hurbildu nahi da, bide batez herriko animazioa bultzatuz.

Eguen Musikalek herriko biztanleei aisialdirako beste aukera bat emateaz gain, musikariei ere euren lana kalera atera eta azaltzeko beste gune bat eskainiko diete. Beste alde batetik, ostalariei eurei ere diru sarrera aparteko bat lortzeko aukera ere emango die.

Sei ikuskizun daude aurreikusita, momentuz, eta apirilaren 24an hasi eta ekainaren 26rarte luzatuko dira, beti ostegunetan eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Lehenengo emanaldia apirilaren 24an eskainiko da Aterpe tabernan, jazz talde baten eskutik. Hurrengoa maiatzaren 8an izango da, Txiki-Parkean egingo den umeentzako kontzertu batekin. Hurrengo bi emanaldiak Segundo Olaeta Musika Eskolako Konbo Ganbara taldearen eskutik etorriko dira, lehena maiatzaren 22an Rugby tabernan eta bigarrena ekainaren 12an, Auzokoa kafetegian.

Azken aurreko emanaldia ekainaren 19an izango da, Pasealekuan, eta bertan Txanogorritxu Rock ikuskizuna eskainiko da. Hurrengo astean, 26an, aurtengoz adostutako azken agerraldia izango da, hain zuzen ere Auzokoa kafetegian jazz talde batekin.

Aukera zabalik Asteon aurkeztutako programan sei agerraldi aurreikusi dira, baina gehiago egiteko aukera dago. Ekain Ormaetxea Kultura zinegotziak jakinarazi duenez, "hasieran erdi guneko tabernetan antolatuko dira kontzertuak, baina gure asmoa ekimena GErnika-Lumoko auzo desberdinetako tabernetara ere zabaltzea da".

Horregatik, udalerriko beste tabernek ere ikuskizun hauek hartzeko eskaera egin dezakete, betiere leku baldintza aproposak betetzen badituzte. Interesa dutenek Segundo Olaeta Musika Eskolara deitu behar dute eskaria egiteko.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |