DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
20-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Inmisiones: los nuevos jinetes del apocalipsis
La 'Y' vasca y el ahorro de energía
Paperak
Cuarentonas
La balanza de la justicia
Maltzagarako bidean
Gutunak
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Paperak
Goizalde Landabaso
Tiradera handi bi ditut etxean. Bertara sartu ohi dut eskuetara ailegatzen zaidan paper denak. Harrigarria egingo litzaizuke anabasa horretan zerbait aurkitzea. Nik, baina, ondo dakit, jakin, paper denak hortxe daudela. Tiradera erraldoi horietan. Itzelezko bertigoa ematen dit zabaltzeak, eta are gehiago, zerbait bilatzeak. Goikoa zabaldu dut lehenengo. Banketxea da gehien maite nauena. Postal bi aurkitu ditut. Bat Afrikatik bidalitakoa, eta bestea Australiatik. Biak eskuz idatzirik daude. Aspaldikoak. Egunkari zati bat ere aurkitu dut, baina ez dakit zergaitik gorde nuen. Beste bizitza batean bidali zidaten maitasun edo ez-maitasun gutuna ere bada berton. Autobuseko tiket bat, harrigarriena, jomuga: Hendaia. Lapurdiko herri honetara joan naizen guztietan autoz egin dut. Pentsakor utzi nau. Ene. Publikoan aitortuko ez ditudan gauza bi, makinaz idatzitako poesia ba-tzuk, eta telefono zenbaki bat. Finkoa. Finkoak baino ez zeuden garaietara joan zait burua. Ez du izen-abizenik, eta ez dakit norena den. Bigarren tiraderari ekin diot. Sobre handi bat, eta barruan, zer aurkituko eta gidatzeko baimeneko azterketak! Beheko tiraderan ere bankuaren maitasun gutunak dira nagusi. Maite nauela esateko modu bitxiagorik ez dut ezagutu. Joan nintzen ezkontza bateko menu-gonbidapen ederra aurkitu dut. Eta baita barre egin ere. Dagoeneko bereizita daude. Batxillergo titulua agertu zait. Izan nin-tzeneko erretratu bat. Kandela gorri bat eta liburuak markatzekoak, Egiptotik ekarri zidaten opari. Bilatutako paperik, ordea, ez da agertzen. Iraganera bidaia egin dut pare bat orduz, eta orain jabetu naiz: galdutzat eman behar dut papera. Beste nonbaiten eskuratu beharko dut, edota nitaz fidatu beharko dira papera behar dutenek. Baina hitzak, zer dira haizeak daramatzan berbak papera hotz, urrun eta arrotz baten aurrean?
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |