DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
20-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Inmisiones: los nuevos jinetes del apocalipsis
La 'Y' vasca y el ahorro de energía
Paperak
Cuarentonas
La balanza de la justicia
Maltzagarako bidean
Gutunak
Los rostros del día
Dicen...
Kolaborazioa
Maltzagarako bidean
José Domingo Ormaetxea
Iragan den apirilaren 11an, Donostian Burujabetzaren aldeko prozesua berpiztu nahi duen Maltzagako Mahaia aurkeztu genuen. Bertan dagoeneko, ideologia ezberdineko 14 lagun elkartu gara eta epe laburrean beste sei lagun gehiago gurekin arituko dira. Gure ustez, une historiko baten aitzinean gaude. Larria bezain interesgarria den une honetan, ezinbestekoa da Euskal Herria Nazio gisa ulertzen dugun pertsonen eta indar guztien arteko estrategia gorpuztea. Lanari egin baino lehen gure artean egoeraren hausnarketa xume bat egin genuen abiapuntu gisa. Hausnarketa horrekin bat hainbat eragilek bat egin dezaketelakoan artikulu honen bitartez hausnarketa plazaratu nahi izan dugu.

Egoeraren diagnostikoa:

-Europako Mendebaldean Estatu-Nazioak sortzen hasi zirenean, Euskal Herriak ezin izan zuen bere garapen propioa egin, ordurako frantziar eta espainiar Estatuek gure lurra eta herria elkarri banatu zizkiotelako.

-Espainiar eta frantziar Estatuek nazio izaera hartu zuten unetik areagotu egin zuten lehendik hasia zuten uniformizazioaren bidea. Bi Estatu hauen eremuen baitan existitzen ziren hizkuntzak, ezberdintasun juridikoak, politikoak eta kulturalak ezaba-tzen ahalegindu ziren, eta Euskal Herriaren kasuan, prozesu hori, besteak beste, armen bitartez burutu zuten.

-Espainiar eta frantziar Estatuekin Euskal Herriak gatazka historiko, politiko eta kultural sakona du, orain arte konpondu ez dena eta adierazgarri bortitzak ukan dituena. Adierazpen horiek alde anitzetakoak dira, belaunaldi askok sufritu dituzte, eta egun, oraindik, giza eskubideen urraketa larria eragiten dute.

Gatazka hau errotik konpondu nahi dugu, errotik konpondu gure egoera herri normal batena izan dadin eta bortizkeria politikoari eta alde guztietako sufrimenduari behin betikoz bukaera eman diezaiegun.

Azkeneko urteetan, orokorrean, Abertzale Mugimenduak saiakera handia egin du eskubide guztiak bermatuko dituen marko-juridiko berria eratzeko. Beharrezkoa den nazio estrategia oraingoz eskuratu ez badugu ere, sekula baino hurbilago gaude. Aldaketa handiak gertatu dira Abertzale Mugimenduaren barruan dauden erakunde politiko, sozial eta sindikaletan, eta iritsi da garaia Herri gisa pentsatzeko eta herri gisa erabakitzeko.

Telesforo Monzon buruzagi abertzalearen lelo ezaguna gurea egin dugu, Maltzagaraino joateko prest baikaude. Horrek ez du esan nahi bakoitzaren helburu sozialak, ekonomikoak, kulturalak baztertu, zokoratu ala gelditu behar ditugunik, aldiz, aniztasun ideologiko horrek Abertzale Mugimenduaren sendotasuna adierazten duela uste dugu. Baina ezberdintasun horiek barneratzen, Burujabetzara eramango gaituen prozesu demokratiko bat adosteko eta abian jartzeko edukiak eta indarrak egon badaudela sinetsita gaude. Hori dela eta, gurekin batera bakoitzak bere erritmoa jotzen eta bakoi-tzak bere doinuarekin dantzatzen Maltzagaraino joatera animatu nahi zaituztegu. Laster arte.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |