DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
21-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
Prótesis para Miss Mina Antipersona
Kareletik
Sakrifizioa
Ana Urkiza
maximak ez dira onak baina nahitaezkoak dira, itxuraz, momentu batean edo bestean, denok gogoratzen baititugu. Zoriontsuak izan nahi dugu eta zoriontsu izate horretan, etengabe haztea da aurreikusten dugun baldintzetariko bat. Aipatu hazkuntza, ordea, batzuentzat, karrera profesionala egitea izan daiteke, besteentzat, halako patrimonioa egitea, hirugarrenentzat, munduko bazterrak ezagutzea, laugarren ba-tzuentzat, familia osatzea, edo nork beretzat erronkatzat jotzen dituen helburuak lortzea eta bide horretan buru-belarri saiatzea…

Hitz batean, bizitza zeri dedikatu nahi diogun erantzutea da galdera. Eta bi ikuspegi edo izaera nagusirekin topo egiten dugu: helburu zehatz bat markatu eta haren alde lan egiten dutenena, hau da, euren bizitzaren parte bat aipatu helburua lortu alde sakrifikatzen dutenena, eta besteak, sakrifiziorik gain hartzen ez dutenena. Zein hobe?

Helburu zehatz baten atzetik doanak, sakrifizioak eginik, markatutako helburua lortzerakoan sentituko duen plazera aurretik bizitako bide malkartsua ahanzteko adinakoa izango da. Baina bidean asko sufrituko du eta, baliteke, baita, helburua sekula ez lortzea. Kasu horretan, bada, saiatu izanaz konformatu beharko luke. Helburu zehatzik markatzen ez duenak, ordea, bidean ez du sufrituko, eta ez du amaierarik ere izango, hau da, ez da zerbait lortzeko zain egongo. Ez sufrimendurik, ez plazerik. Bidea errazagoa izango du, gutxiago sufrituko du, baina azken plazerik ez du izango; ez eta balizko frustraziorik ere.

Baina galdera da: ez ahalegindu izanaren pisua nola eramango du? Galdera horrek denok berdin zamatzen al gaitu? Saiatzeari, sakrifizioari, ahaleginari… balio ezberdina ematen diogulakoan nago… Hortik bizitzari gauza ezberdinak eskatzea, hortik zoriontsu izateko gure jarrerak, askotan, kontrajarriak izatea.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |