DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
25-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
Tierno y apocado Adolf Hitler
Zaurian piko
Gorreria
Katixa Agirre
GURE bizilaguna alarguna da, laurogei urte ingurudauzka eta gorra da. Badakit gorra dela atarian topo egiten dugunean, poltsak eramatea eskaintzen badiot berak euria aipatzen didalako. Eta badakit gorra dela telebistaren bolumena topera jartzen duelako egunero. Eta gauero. Salbuespenik gabe.

Buenafuenteren monologoak oso inteligenteak izango dira, baina ez paretan burrunba egiten dutenean, ez lo egiteko irrikan zaudenean. Baina ez da Buenafuente nire gauetako disgustu bakarra. Badirudi gure alargunak ez duela irizpide zehatzik: egunbatean abeslarien reality horrekin dago eta hurrengoan bertsolariekin. Esku-pilota edo Eva H, berdin da. Azken aldia zarzuelarekin zaletu omen da eta La del manojo de rosas klasikoak girotzen ditu nire ametsak.

Eta hori ez da okerrena. Okerrena telebistaren aurrean lotan geratzen denean da (seguru lotan dagoela, inork ez baitu kontzienteki tele-dendako publierreportajeak ikustea aukeratzen). Bera lo, eta ni rest-form koltxoiaren abantailei adi.

Desesperazio momentuetan biraoka hasi eta pareta kolpatzen dut, baina alferrik da: bestaldean ez da ezer gertatzen, amona ez da enteratzen. Altxatzea eta bere atean jotzea ere otu zait, baina goizeko ordubatean alargun baten atean jotzea, ez dakit ba, ez dut uste bere bihotzak horrelakorik merezi duenik.

Ordu normalago batean joan naiteke, eta arazoa azaldu, oihuz edo gormutuen alfabetoz bolumena apur bat jaitsi dezala eskatu. Baina erabakia hartzen dudanean kontzientziak atzera botatzen nau. Atso bat da, atso bakartia, eta bolumena jaisten badu ez du ezer entzungo. Bere entretenimendu bakarra, bere ebasiorako leihoa ukatu behar al diot? Nire azken esperantza Liburuaren Egunean zegoen. Senideren batek libururen bat edo oparituko zion, akaso. Zafón-en azkena, sikiera. Eta amona, telebista baztertuta, zaletasun berri eta isilean murgilduko zen. Baina liburuaren eguna igaro da eta denak berdin jarraitzen du.

PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |