iRUÑEA. Nafarroako Jaso ikastolakoek datorren maiatzaren 10rerako gastronomia jaialdia antolatu dute. 2008. urteko ekintzen barnean, oraingoan, Nafarroa Oinezeko antolatzaileek ajoarriero lehiaketaren lehen edizioa jarri dute martxan. Bertan, bai inguruko zein Euskal Herriko beste tokietako elkarte zein peña desberdinak parte hartzeko aukera izango dute. Dagoeneko txapelketa honetara hurbiltzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute. Epea irekita dago eta azken eguna maiatzaren 6an izango da. "32 taldeek bakarrik dute parte hartzeko aukera. Inguruko herrietako elkarteko kideen atentzioa piztu nahi dugu baina Euskal Herriko beste herrietako jendea hurbiltzen bada poztasunez jasoko ditugu. Gure asmoa egun horretan ahalik eta jende gehiena biltzea da", azaldu zuen Unai Arellano, Jaso ikastolako Hezkuntza Zuzendariak.
Karlos Argiñano eta Koldo Robero sukaldariek izango dira epaimahaian. Horrez gain, Nafarroako ikastolen Elkarteko zuzendaria den Peio Mariñelarena festan izango baita. "Txapelketan ez da irabazle zuzenik egongo. Helburua ondo pasatzea da. Ajoarriero lehiaketa goizeko hamarretan hasiko da. Bitartean, trikitrixaren soinua entzungo da ikastoleko txoko desberdinetatik. Egungo ekintzak iluntzeko zortzietan bukatuko dira. "Festa bat da eta bertan euskal musika eta gure dantzak ez dira faltako", esan zuen Arellanok. Trikitixa taldea, Iruñako erraldoiak, Barañaingo musika taldea eta berezitasun moduan, Arizmendi ikastoletik talde bat hurbilduko da Jaso ikastolara animalien azoka antolatzeko. "Behiak, zaldiak, ardiak, auntzak eta baserriko bestelako abereak ikusteko aukera izango dute gure azoka berezian. Gainera, umeek esnea nola batzen den ikusiko dute zuzenean", azaldu zuen Jaso ikastolako Hezkuntza zuzendariak.
Euskararen zabalkuntzak gain, Iruñeako ikastolekoek berain hezkuntz proiektua eta ikastola bera ezagutzera ematea dute helburu. "Aurtengo Nafarroa Oinezeko jaia antolatzeaz gain beste ekintza batzuk martxan jartzen ditugu. Joan den hilean hip hop txapelketa ere martxan jarri genuen". >s.a.
Labur-labur
· Ekintzak. Ajoarriero txapelketa goizeko hamarretan hasiko da. Egun osoan zehar musika eta dantzak izango dira. Horrezgain mus txapelketa ere izango da.
· Izena emateko epea. Maiatzak 6rarte. Telefono zenbaki bat ere badago: 630988617.
· Azoka. Animalien azoka ikusteko aukera izango dugu. Iruñako erraldoiak. |