|
|
|
Gurasoen txokoan parte hartzeko deia luzatu dute
|
|
Bermeoko AEK n eman ahal izango dute izena aita-amek maiatzaren 5etik aurrera.
|
bermeo. Bigarren urtez jarraian, gurasoek kantak eta jokoak ikasteko aukera izango dute Bermeon datozen hileetan. Izan ere, AEK Euskaltegiak 'Gurasoen Txokoa' delako egitasmoa antolatu du beste behin, datorren maiatzaren 19tik aurrera izango dena martxan gainera, nahiz eta izen emate epea aurki zabalduko duten.
Aita-amen ahozko komunikazioa aberasteko helburu nagusiaz sustatutako ekimenean ipuinak, kantak, jolasak edota istorioak izango dituzte ikasgai gurasoek ikastaroan, horrela seme-alabei erakutsi ahal izateko. Tailerrak euskera ikasten dabiltzan udalerriko gurasoei zuzenduta daude. Hala ere, "hauek ikasten ez badaude ere, umeekin euskeraz komunikatzeko beharrizana sentitzen duten guztientzat zabalik izango da" 'Gurasoen Txokoa', arduradunek adierazi duten moduan. Programaren funts nabarmenena beraz, euskeraren trasmisioa sustatzea eta udalerrian berau hobetzea izango da.
Egitasmoaren hasiera data maiatzaren 19a izango da, eta tailerren arduradunek aipatu duten moduan, "astelehenetik asteazkenera ekainaren 9a arte, egunero bi orduz jardungo dira" Bermeoko AEK Euskaltegian Gurasoen Txokoko parte hartzaileek. Apuntatzeko epea berriz, maiatzaren 5etik eta 16ra zabaldu dute, euskaltegiko Atalde kaleko bulegoetan edota 94 6179122 eta 609462018 telefonora hotseginez. Informazio gehiago lortu ahal izateko, Bermeoko Udaleko Euskera Sailera jo dezakete interesa dutenek. >i.f. |
|