DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
29-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Entre la esperanza y la indignación
Gutun Nagusia
Ansiedad
Éticos a la fuerza
Piratak
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Piratak
Pili Kaltzada
laster jakingo dugu zehazki zer gertatu den Playa de Bakio eskifaiaren barruan, baina albistea ezagutzera eman eta protagonistek hitz egin bitarteko tarte luze hau gure irudimenak bete du. Senitarteko eta adiskideek besterik izango zuten buruan, jakina, baina ikusle hutsa garenontzat, garaiz kanpoko abenturaren traza guztiak hartu ditu honek. Pentsa. Liburuetatik ihes egindako istorioa balitz bezala adi-adi eduki gaitu, jazoerak benetan bizi izan dituztenentzat ahazteko moduko historia izan bada ere.

Han urruti, mapetan kokatzeak lanak emango lizkigukeen Somalia hartan, piratek eraso egin diote itsasontziari. Itsasertzetik 250 miliara zegoen atun-ontzia, nazioarteko uretan. Afal ordua zen bertan, eta halakoan, lau pirata on-tzira sartu eta preso hartu dituzte bertakoak, bahitu. Berehala argitu zuten ekintzaren zioa: "Dirua nahi dugu", esan zuten irratiz. Lotarako orduan, errealitateak emandako argumentu honen fantasiaren mailara iristen ez diren hamaika istorio kontatzea egokitu ohi zait niri gauero-gauero. Piratak atsegin dituzte etxeko txikiek, gu geuk txikitan atsegin genituen bezainbeste.

Garaiz kanpoko gertakariak dirudite hauek, baina nazioarteko komertzioan diharduen adiskide batek argitu dit eguneko ogi direla itsasoan piraten erasoaldiak. Munduko ia bazter guztietan dihardutela, eta garraio-sareak kontrola-tzen dituzten konpainientzako buruhauste itzel direla. Bandera beltzik ez, ezta egur-zango edo loro hiztunik. Horrelakoak ez dira usu izaten gaur egungo piraten artean. Orain nazioarteko legeek sortutako jurisdikzio-hutsartetan aritzen dira, eta urrezko txanponen ordez, auskalo nongo paradisu fiskaletan erraz garbitu daitezkeen diru-funtsak eskatzen dituzte ordainetan.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |