DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
29-04-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Gorka Martínez, Zihara Enbeita eta Miren Dobaran. argazkia: Oskar Martínez
kultura
"El cine español sería mucho mejor si la audiencia de este país se cuestionara las cosas"
La vida encuadrada
Jon Maia dirigirá los cursos de verano de danzas vascas
"Tengo trabajo para 20 años más", afirma Antonio Pereira
El PP propone un plan de control "más efectivo" en el Guggenheim
El número de títulos en el Estado creció el año pasado un 10%, pero la tirada descendió casi el 20%
Una muestra fotográfica desvela en la UPV el ritual obrero en el nuevo milenio
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala BECen izango da abenduan
Alphonse Mucha traslada a Madrid todo el esplendor del 'art nouveau'
Zurikeriarik gabeko liburua plazaratu berri du Iñaki Segurolak
Los editores vascos premian a eduardo mendoza
La última cinta de los cohen inaugurará la mostra
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala BECen izango da abenduan
Datorren hilean eskualdeko kanporaketak jokatuko dira; hurrengoa Getxon, maitzak 17an
DEIA
Bilbo. Aurtongo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Barakaldoko BEC erakustazokan izango da Abenduaren 20an. Horren berri eman zuten atzo bertan BBK fundazioak eta Bizkaiko Bertsozale Elkartek. Euskalduna txiki geratu da eta Bertsozale Elkarteak ez du inongo bertsozalerik kanpoan utzi gura, esan zuten. "Ez goaz BEC bete nahian, bertsozale guztiei legua egitera bakarrik. Hori udagoienean izango da, baina orain maiatzean Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak jokatuko dira. Zihara Enbeita Bizkaiko Bertsozale Elkarteko komunikazino arduradunagaz batera, BBK fundaziotik Gorka Martínez eta Bizkaiko Foru Aldunditik Miren Dobaran, Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusiak eskeini zuten prentsaurrekoa.

Enbeitaren esanetan, Bertsolari-tza beraren moduan Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak ere tradizioari eutsita etenbarik aldatzen doaz. "Aurreko urteetako egitura bera izango dau aurtengo Bizkaiko Txapelketak ere. Helburuak berberak dira eta baita ezaugarriak. Horren adibide da bertsolarien belaunaldi aldaketa. Hamazortzi urte bete barri daben bertsolari batek baino gehiagok parte hartuko baitau. Euretako batzuek, ganera, Bizkaiko zein Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketetan maila ona erakutsi dute". Horren errudunak hein handi batean bertso-eskolak dira Enbeitaren esanetan. "Hainbat urtetako lanak fruituak ematen darrai. Algortako ALBE bertso-eskola dogu horren testigu. Ipar-Uribeko txapelketan hogei lagunek parte hartuko dabe aurtengoan. Gehienak aipatu bertso-eskolan sortutakoak dira. Mungiako Taket edota Larrabetzuko bertso-eskolek egindako lana hor dago. Eta barriagoa izan arren, bere neurrian fruituak eman dute Erromoko Itzubaltzeta bertso-eskola. Busturialdean ere helduen bertso-eskola berriak sortu dira azken urteotan. Natxituko bertso-eskola eta Gernika-Lumoko Lilibertso aitatu behar dira. Lea-Artibain ez da bertso-eskola berririk sortu, baina lehengoak martxan jarraitzen dabe.

Enkarterrietan aurton lehenengoz sei bertsolarik abestuko dute. Hor ere bertso-eskolak (Hasi edo Zalla) eta irakaskuntza arautuan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak egiten dauan lana dira errudun. Arratian Zeanuritik Igorrera egin dabe saltoa aurten. Bilboaldean lagunarteko giroari emon gura izan deutse garantiza. Durangaldean txapeldun barria aukeratu beharko dabe. Azken urteetan txapeldun izan dena ez baitau parte hartuko".

Miren Dobaran atzo adierazi zuen bezala euskara bera zein bizkaieraren transmisiorako garrantzi-tsua izan da "bertsolaritzak azken urteotan hartu dauen indar eta oihartzuna". Bere esanetan erakundeen burukominik handiena euskara gazteen artean zabaltzea eta bultzatzea da. "Gazterik gehienek euskara jakin arren, eskolan baino ez dabe erabiltzen eta euskara aisialdian erabil dagien gai izan beharko dugu aisialdirako produktu erakargarriak eskaintzen. Erreza da gazteei esatea euskara freskoa eta modernoa dala eta erabil dagiela baina behar beharrezkoa da era guztietako eskain-tzak izatea".
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |