DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
02-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
Puentes al mar
Haragiaren mina
Zaurian piko
Haragiaren mina
Katixa Agirre
HARAGIA da muga, haragia da arazoa, baina haragia besterik ez dugu. Haragia besterik ez gara. Horra hor gure tragedia. Arimaz hitz egingo digute, baina helduak gara dagoeneko, ez gaitezen engaina. Haragia gara: onerako zein txarrerako. Sufritzen duen gizaki oro da haragia, dio Elisabeth de Fontenayk, eta aipu hori bildu du Eider Rodriguezek bere bigarren narrazio liburuan. Liburuari ere izenburu zehatz hori jarri dio, zalantzarik gera ez dadin: Haragia (Susa, 2007).

Haragia, bai. Gordina. Xamurra. Mina zein plazeraren eremua. Haragia: onerako zein txarrerako. Rodriguezen haragia txarrerako izaten da gehienetan, ordea. Oinazea eragiten duen horietakoa dirudi aurkezten digun haragi-puska bakoitzak. Bisturia sartu eta bitan banatzen ditu azala, haragia, giharrak Eiderren labanak. Mina. Odola. Behazuna. Kontzesiorik gabe. Erruki izpirik gabe. Kontsumista-konpultsibo-bulimikoa. Bere buruaz beste, ofizialki eta gezurrik esan gabe, egin nahi duen emakumea. Nagusia hiltzea desio eta Thelonious izeneko bere katua hiltzea baino lor-tzen ez duen neska be-bopzalea. Presoa gose greban, eta abokatua turismoa egiten. Amonaren heriotzak gehiegi izutzen duen biloba. Liburu honetan ez da inor salbatzen. Hamabi ipuin dira, baina ez dago ihesbiderik. Bere bigarren narrazio bilduma gorrotoz ida-tzia dela esan du egileak, amorruz. Baina maitasuna ere badago liburuan. Haragiarekiko maitasuna. Edo behintzat, kezka. Maite dugun horrek kezkatzen gaitu. Haragia garelako, eta kezkagarriak garelako oso. Haragiaren alderik krudelena pairatzen ari da lagun bat egunotan. Ez diot liburu hau gomendatuko, momentuz. Besarkada bat baino ez diot bidali nahi, haragia haragiaren kontra. Haragia baino ez garelako: gaixo-tzen eta hiltzen den haragia, baina baita besarkatzen eta beroa helarazten dakien haragia. Besarkada handi bat, beraz, I. Oraingoan mina ekarri dizu haragiak, baina etorriko da plazera ere, halako batean.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |