|
|
|
Kareletik
|
|
Korapilatuta
|
|
Ana Urkiza
|
|
 |
Hainbat laguni gai baten inguruan lan egiteko deitu ziguten. Usu den bezala, deialdia egin zuenak jarri zituen baldintzak, lan-lerroak eta jolas-jokorako arauak. Hala ere, eta demokraziaren izenean, edo errespetuarenean, lanean hasi aurretik, iritzia eskatu zitzaigun: ea dena argi zegoen, ea arauak egokiak ziren… deialdia egin zutenen oinarrizko ideiak zeintzuk ziren azaldu zizkiguten eta horien gainean, guk, ideiak txalotu, kritikatu, edo bestelakorik gehitu genezakeela adierazi.
Parte hartzea zen kontua, nork bere ekarpena egin ahal izatea. Horrek dauka balioa. Herritar ororen eskuetara helaraziko den lana edo iritzia eman beharrekoa, oinarrizko lan-lerro edo ideia batzuetan oinarritua eta, hortik aurrera, norberak nahi duena gehitzeko edo kentzeko.
Bada, hor hasi ziren kalapitak! askatasun kontzeptuaren inguruan; gure artean aske ez denik edo eta askatasunak beldurra ematen dionik bizi dugu oraindik. Gure balizko lanen hartzailea anonimoa izateak artegatzen zituen batzuk. Herritar anonimoekin hartu emana izan beharrak. Gure iritzia norengana joango ote den ez jakiteak… batzuek, orduan, beraiek idatzi bai baina herritar ororen eskuetan ez zutela jarriko beren lana esan zuten; beste batzuek, ez zietela herritar anonimoei eran-tzungo; beren integritate edo eta informaziorako eskubidea urratuta sentitzen zuenik ere azaldu zen…
Web horri ireki batean ager-tzekoak dira lanok, non herritarren iritzi askotarikoak jaso nahi diren. Beraz, iritzi aske horri bide egiteko, herritarrengandiko iritziek anonimoak izan behar dutela uste genuen gehienok.
Hasi aurretik korapilatu ginen, bada. Eraikitzen hasi aurretik, jada, balizko eraikinak izango dituen arriskuak aurreikusten. Eraikina egin aurretik, ate-zaina kontratatzeaz hitz egin genuen.
Tristea, bada, demokraziaren izenean, bizi dugun egoera. |
|