DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
07-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
kostaldea
Culmina la rehabilitación del pabellón que acogerá el centro de estudio de aves
La peatonalización de la calle Industria en Gernika-Lumo dará inicio este año
Etorkin gazteak euskarara erakartzeko plana sinatu da
Etorkin gazteak euskarara erakartzeko plana sinatu da
Gernika-Lumoko Udalak eta AEK-k elkarlanean aurten bultzatuko dute egitasmoa.
gernika-lumo. Udalerriko etorkin gazteak euskarara hurreratzeko egitasmoa sinatu zuten atzo arratsaldean Gernika-Lumoko Udaleko arduradunek eta AEK erakundekoek. Erabilera sustatu eta hizkuntzaren etorkizuna berma-tzeko lanean jarraitzeko proposamenak, 2003ko apirilean abiarazitako Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoan du oinarri, eta orduz geroztik urtero finkatutako Kudeaketa Plan desberdinen bitartez.

Etorkinei zuzenduriko hainbat ekintza aintzat hartuko ditu egitasmoak urte honetan. Plana aurrera eramateko AEK Euskaraz Kooperatiba Elkartea elkarlanean arituko da Udalarekin, zeinek proiektua gauzatzeko behar diren azpiegitura eta baliabideak eskainiko dituen. Horien artean 12.000 euroko dirulaguntza ere izango da. AEK erakundeak Gernika-Lumora heldutako etorkin gazteak euskal mundura erakartzeko Plan Estrategiko berezia diseinatu eta abiatzeko ikerlana gauzatuko du.

Euskara Saileko zinegotzi Idoia Fernandezek adierazi duen moduan, "12 urtetik eta 24 urtera arteko etorkinak izango dira aztergai, hiru azpi-taldetan". Gainera, "AEK-k laguntza teknikoa eta metodologikoa eskainiko digu Plan Estrategikoa diseinatzeko". Hilean behin jasotako datuekin, txostena aurkeztuko dio Udaleko Euskara Zerbitzuari AEK-k. Besteak beste, etorkin heldu berriak artatzeko ibilbide programak, gazteei zuzenduriko berbalagun programak, motibazioa lantzeko jarduerak, gazteen hizkuntza gatazkak ematen diren guneak detektatu eta eurei egokitutako mikroplanen diseinuak eta konpromisoetan oinarrituriko hitzarmen bidezko ekintzak jarriko dira abian. >i.f.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |