|
|
|
Maiatzaren 17an itzuliko da ondarroako 'antxoa egune'
|
ondarroa. Bokartaren egoera eskasagatik iaz ospatu ez bazen ere, datorren maiatzaren 17an berriz ere egingo da Antxoa Egune Ondarroan. Urtero bezala, jende asko espero da herrian eta horretarako 4.500 pintxo prestatuko dira eta adin guztietakok goza ahal izateko jai egun bihurtu nahi dute.
Aurten kolore beltza nagusituko da kaleetan, izan ere antxoaren egoera tamalgarria aldarrikatzeko kolore honetako kamiseta, zapi eta edalontziak izango dira. Gainera, antxoa faltan Ondarroako portuan sartutako momatxa, perlita eta sardinak dastatzeko aukera egongo da.
Bestalde, urtero banatzen den Urrezko Antxoarik ez da egongo aurten, eta horren ordez Ondarruko Arrañe sari bi emango dira. Sarituak Ondarroako Alcoholicos Anonimos elkartea eta Pantxo Bedialauneta sukaldaria izango dira. >nerea bedialauneta |
|