DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Pactos, acuerdos entre diferentes… ¿Qué es eso?
Gutun Nagusia
Europa
El juego del ángel
Playa de Bakio
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Playa de Bakio
Josu Torre
ONDARTZA txikia da Bakiokoa, herriko eta beraneantez gain Mungia eta Bermiotarrak, hauzokide diren neurrian, dute bertarako joera baina badira hainbat bilbotar ere udako asteburuetan ondarra ia estaltzen dutenak. Goia jota 30 kilometro bueltako biztaleentzako ondartza txiki bezain maitagarria, etxekoa. Bere izena ordea Munduan zehar zabaldu da azken asteotan. Aztertu beharko marketing kontu bat izan den edo ez, ehundaka arrainontzi bahitzen badituzte urteoro Afrikako itsaso hoietan, arrazoiren izkuturen bat behar neurri hortako arrakasta emateko albisteari. Huskeria edo arinkeria honetatik haratago beti izaten da ezohiko indarren bat hainbesteko hedapena erdiesteko.

Iritsi zen bezala ahaztuko da berri hori ingurukoentzako ezik eta neronek ekartzea denean indar edo garrantzi gutxien eman zaien bi kontu gogoratzeko da. Bata, ontziko eskifai kopuruaren erdia, 13 beltzek alegia, eta, biga, erreskatearen kopuruaz alderatuz norainoko mozkinak lortu dituzten Euskadi eta Europa guztiko arrantzaleak inguru hartako ur zabaletan. Legediak hala dioen tarten hainbeste miletatik landa itsasoa denona omen da baina, nola ikusiko lukete Frantziak edo Espainiak Gran Sol inguruan zenbait txaluka txinatar arrantzan ariko balira? Zibilizatutzat gaudenez, ez lukete, agian, piratarik badaliko baina bai enbaxadoreren bat zurrupatzaile zerga kobratzeko. Eskifaiaren gainean ordea ez da zuhurregia izan behar konturatzeko %98an zortzi gailegoz eta bost euskaldunez aritu izan direla hedabideok. Azkeneko egunetan, ordea, agertu ziran bitxikeria altruista batez jabetu zirelako, eta guri jakinaraziz, 13 afrikarrok, Seychelles irletatik beraien herrialdetara bidali behar zituzten eta, hona hemen detaile nagusia: Armadoreak ordainduko zien pasaia. Nork egin behar zuen bada?
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |