Bilbo. Udaberriko bertso saioaren barne, Durangoko Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek Gu ta gutarrak deritzon ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu. Laugarren eta azken ekitaldia hilaren 30ean izango da Begoñako udaltegian, 20:00etan.
Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duten jaialdi honetan, ohiko hiru erakustaldi eta bertsolarien bat-bateko jarduna musikarekin nahastekatzen duen beste ekitaldi bat ere ikusi ahal izango dira. Partaideen zerrenda bertsolari nabarmenek eta gazte distiratsuek osatzen dute. Horrela, hainbat aldiz Euskal Herriko txapelketa irabazi duen Andoni Egañaren ondoan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Paya anaiak, Sustrai Colina, Aitzol Barandiaran, Aitor Mendiluze, Gaztelumendi anaiak eta Oihana Bartra taularatuko dira. Ohikoa denez, emanaldiak maiatzeko zapatuetan -hilak 10, 17 eta 24- egingo dira Santutxuko Karmelo plazan, 13:00etan hasita. Hilabete honetako asteburu guztietan, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Jon Maia bezalako kategoriako bertsolarien jardunaz gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, iaz egin zen bezalaxe, haize zabaleko emanaldi hauekin batera, jaialdiak ekitaldi berezia eskainiko du Begoñako udaltegian. Zapatu honetan, hilak 10, 13:00etan hasita, programaren aurreneko emanaldiak protagonista aparta izango du: Euskal Herriko txapelketa nagusia hainbat aldiz irabazi duen Andoni Egaña bertsolari ospetsua;
Hilaren 17ko hitzorduan, Fredi Paiak erronka botako die bere anaia Xabi Payari -Bizkaiko txapelduna 2006an-, Sustrai Colinari -Euskal Herriko finalista 2005ean-, eta iaz, Gipuzkoako txapelketan egindako lehen agerraldian berealdiko ospea lortu zuen Aitzol Barandiaran bertsolari gazteari.
Haize zabaleko azken emanaldia hilaren 24an egingo da (Karmelo plazan, 13:00etan, aurrekoak bezalaxe). >b.S |