DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
09-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
La antorcha olímpica hace cima
Zaurian Piko
Ama eta idazle
Katixa Agirre
BI liburu, eta gai bera: amatasuna. Edo amatasunaren tragedia, hobe esanda. Bi liburu hauek ez baitira amatasunaren laudorioa, preseski. Lehenengoan, Lionel Shriver estatubatuarrak idatzitako We need to talk about Kevin (Tenemos que hablar de Kevin, Anagrama, 2007), gurasotze prozesuan gaizki atera daitezkeen gauza guztiak, gaizki ateratzen dira. Murphy legea ugalketara eramana. Txarra da haurdunaldia, eta are okerragoa erditzea. Bi gaitz, gero: erditze osteko depresioa eta mastitis mingarria. Umea, gainera, gorrotagarria da: zaila, oldarkorra eta gaiztoa, ama eta mundua mespretxatzen dituena. Eta bukatzeko, kolofoia: umea nerabe egin da, eta halako batean arku eta geziak hartu eta masakre bat eragiten du bere institutuan. Ze polita.Bigarren liburua, Rachel Cusk-en Arlintong Park (Lumen, 2008), sotilagoa da. Amatasuna etsipenez eramaten den esklabotza baten gisara aurkezten da: alboratutako karrera profesionalak, norberaren itxuraz arduratzeari uztea, beti amak diren beste emakumeekin egon beharra… Konturatu gabe itotzen zaituen giro bat marrazten du Cusk-ek eta bukaeran Kevinen balentriak irakurtzen sentitutakoa bezain aztoratzailea da geratzen den inpresioa. Eta modu errealistagoan eginda gainera (esan nahi baita, modu beldurgarriagoan). Amatasunaren idealizazioarekin bukatzea ondo dago, baina beste muturrera joan behar ere! esan nion neure buruari, eta segituan apustua egin: egile hauek ez dute umerik izan, ama ez izatearen damua nobelen bitartez apaldu nahian dabiltza. Shriver-ekin hasi nuen nire ikerketa biografikoa eta bingo! Ez da ama. Ai-tzitik, liburua idaztea terapia moduko bat izan da berarentzat. Elkarrizketa batean aitortua: bere aukeraren egokitasunaz konbentzitu da Kevinen barrabaskeriak ida-tziz. Bigarren egilearekin, ordea, ez dut zorterik izan. Cusk ama da: ume bi. Agian horregatik amatasunaren inguruko bere ikuskera hain da errealista. Eta beldurgarria.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |