DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
12-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
'Reality' en el reino de los gordos
Kareletik
Sozializazioa
Ana Urkiza
gizakiok sozializazioa beharrezkoa dugu, bai talde baten partaide garela sentitzeko, bai talde horren izaera edo existentzia indartzeko. Gizabanakoa gizartearen zentroan kokatzen ari den garai honetan, taldean zerbait ospatzeko egiten diren ahaleginek sekulako garrantzia dute egun.

Masan gaudenean, ordea, gure izaerak edo eta printzipioek alda-tzeko joera nabarmenegia izaten jarraitzen dutela esan liteke. "Egun bategatik!" ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzeko ohitura dugu. Egun bateko bekatuak bekatu ez balira bezala…

Demagun, ikastetxeetan egin ohi ditugun urteroko festetan: jan-edanerako, urtean zehar umeei onuragarriak ez direla esaten dizkiegun jatekoak eta edariak eskaintzen ditugu. Patioan, arriskutsuak izan daitezkeen jolasak egin ohi ditugu, urte guztian zehar patioko segurtasuna dela eta zuzendaritzara kexuak igortzen ibili ondoren. Bestalde, umeei jokorako garra ez zaiela sortarazi behar eta jaialdi gehientsuenetan, umeei irekitako tonbolak antola-tzen dira, euro batekin, erraz-erraz, euren bizitzako ametsa bete dezaketelarik… Lehiakortasunik ez sustatzeko, joko eta jolasetan parte hartzen duten guztiei bana-tzen zaizkie opariak baina zenbat opari! Umeak poltsiko gabe geldi-tzen dira jasotzen duten guztia gordetzeko…

Eta jaietan kasu handiegirik gabe pasatzen dugun beste aspektu bat hizkuntzarena da. Sozializazio jai guztietan egoten da mikroren bat eta era informalean komunikatzeko gaitasun handiena duenari ematen zaio mikroa. Gaitasuna, ordea, normalean, gazteleraz izan ohi da eta jai guztia gazteleraz entzuten egiten dugu.

Jai hauek hain garrantzitsuak badira talde bateko partaide senti gaitezen, arren bada, ez ditzagun urte osoan zehar lantzen saiatzen garen aspektuak bazter batera utzi. Urte osoko lana ez dezagun egun bakar batean ezereztatu.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |