|
|
|
Zirrikituetatik begira
|
|
1968 gori-goria
|
|
Amatiño
|
|
 |
ez, ni ez nintzen 1968ko maia-tzean Parisen izan. Hainbat urtez, udaberri hartan han egon izana progresiaren ziurtagiria izan zen. Eta ez ondorio politikorik erakarri zuelako, giza-harremanetan (sexua, hedonismoa, aginte-oreka...) belaunaldi-aldaketaren ikur bihurtu zelako baino.
Lau urte lehenago idatzi zuen Umberto Ecok Apocalittici e integrati saiakera eta 1968ko maiatzean kaleratu ziren unibertsitariak apokaliptiko samarrak izan arren, azkenean integratuek irabazi zuten, hurrengo ekainean Fran-tziako eskuina atera baitzen indartua eta komunismoak ez baitu geroztik bururik altxatu.
Baina, Nanterre eta Sorbonako matxinadaz gainera, beste hainbat gertatu zen 1968an, Paris ezezik mundu osoa zegoen-eta pil-pilean. Ezin gero ahaztu unibertsitari frantsesen protesten suziria izan zela Vietnamgo gerra, non amerikar marinek 500 inguru ume eta emakume erail zituzten My Laiko sarraskian.
Erail ere erail zituzten Ipar Ameriketan Martin Luther King buruzagi beltza eta Robert Kennedy senatore demokrata, aldaketarik nahi ez zutenen eraginez. Eta, 1968an ere, sobiet armadaren 200.000 gudarik eta 5.000 tankek suntsitu zuten Pragako udaberriaren aldaketa nahia.
Aldi berean, Joan Manuel Serratek ezin izan zuen Eurovisioan parte hartu katalanez kantatu nahi izateagatik --gure zenbait eskola publikotan euskara estreinako onartua zen bitartean-- eta Apollo 8-ko astronautak izan ziren ilargiaren atzekaldea sekula ikusi zuten lehen gizakiak. Stanley Kubrick-ek ere 1968an aurkeztu zuen 2001. A space oddissey eta 32 urte geroago, benetako 2001an, denok konturatu ginen zein gutxi asmatu zuen.
Segurutik bestelako gehienek bezalaxe. |
|