|
|
|
Ipar Uribe eta arratiako bertso finalakK, asteburuan
|
|
Ipar Uriben hogei lagun parte hartuko dute, Arratian berriz bost bertsolari.
|
 |
|
K.S
|
 |
Bilbo. Astebeteko atsedenaldiaren ostean, barriro be martxan dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Datorren zapatuan, maiatzaren 17an, Ipar Uribeko finala izango da eta igandean maiatzaren 18an, berriz Arratiakoa izango da kanporaketa berria.
Ipar Uribeko txapelketan hogei bat lagunek parte hartu dute eta, beraz, hiru kanporaketa saio egin behar izan dute finalean abestuko daben sei bertsolariak aukeratzeko. Ostiralean, maiatzaren 9an, hain zuzen ere izan zen azken kanporaketa Fikan. Bertako bertso ekitaldian ez zen entzulerik ez girorik falta izan.
Aurreko kanporaketak Larrabetzun eta Sopelan izan dira. Hiru kanporaketetako puntuazioak kontuan hartuta, honexek izango dira maiatzaren 17an Areetako Andres Isasi musika eskolan abestuko duten sei bertsolariak: Miren Ibarluzea, Olatz Ibarluzea, Jone Uria, Arrate Illaro, Itsaso Paia eta Peru Vidal. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Aitzol De Castro izango da gaijartzailea.
Bost bertsolari Arratiako txapelketan bost bertsolarik bakarrik eman dute izena eta, beraz, bost horreek abestuko dute finalean: Iñaki Iturriotzek, Jabier Olibaresek, Eñaut Intxaurragak, Manex Sagarnak eta Illart Gumuziok, hain zuzen be. Lehenengoz Igorren izango da Arratiako finala, bertako kultur etxean. Bertso ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta gaijartzailea Saioa Amuriza izango da.
Bai batean eta bai bestean epaimahai bera izango da. Josu Telleria, Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula eta Asier Ibaibarriaga ibiliko dira epaile lanetan eta Miren Itziar Basterretxea idazkari lanetan. |
|