DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
16-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
La vida privada de Telma es pública
Cannes. 1968
Zaurian piko
Cannes. 1968
Katixa Agirre
Aste honetan zabaldu da berriro Cannes-eko alfonbra gorria eta hor ikusi ditugu Julianne Moore, Gael García Bernal, Sean Penn epaimahai-burua eta beste hainbeste, irribarretsu kameraren aurrean.

Internet denbora-makinak gogorarazi digu orain dela berrogei urte ere Cannes-eko jaialdia inauguratu zela. 1968a zela. Eta maiatza. Badago, beraz, Cannes-eko jaialdi hura interesgarria izan zela pentsatzeko arrazoirik. Eta hala da: YouTube-n konprobatu dugu. Cannes, 1968 ida-tzi bilatzailean eta zuek ere ikusi ahalko duzue jaialdi berezi horren eszena bat. Hor daude Truffaut eta Godard, hor dira Roman Polanski eta Miloš Forman. Eta ez dute zineaz hitz egiten, edo ez bakarrik horretaz: borrokaz ari dira, solidaritateaz, errepresioaz. Sutsuki. Publikoaren txalo eta txistuen artean.

Eztabaidek emaitzak ekarri zituzten. Louis Malle eta Roman Polanski zuzendariek eta Monica Vitti aktoreak epaimahai-kide izateari uko egin zioten. Alain Resnais-ek, Carlos Saurak eta Miloš Forman-ek beren pelikulak lehiaketatik erretiratzea erabaki zuten. Gatazka pil-pilean zegoenean zenbait zinegile zine-aretoaren oihaletik zintzilikatu ziren Carlos Sauraren pelikularen estreinaldia ekiditeko. Azkenean, eta Robert Favre le Bret jaialdiko zuzendariaren iritziaren kontra, festibala bertan behera geratu zen maiatzaren 19ean, erreboltarekin bat eginez.

Orain esango digute 68ko maiatza mitoak lurperatutako gertaera dela, gugana iritsi den guztia faltsifikatua dagoela. Gaur egun ez zara Sarkozy izan behar 68ko maiatza mespretxatzeko. Baina bat youtube-ko bideo horri begira geratzen da -publiko sutsua, eztabaida beroak, Truffaut mikrofonoa eskuan…- edo 2008ko Cannes jaialdiari errepara-tzen dio -Indiana Jones etorriko zaigu bueltan eta Jean Claude Van Damme-ek bere biopic bat aurkeztuko du- eta pentsatzen du 68ko maiatz hori zerbait izango zela. Ordutik berriz gertatu ez den zerbait. Gorputzak eskatzen duen zerbait.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |