|
|
|
Kirmen Uribe Mungiako Literatura jardunaldietan hartuko du parte gaur
|
|
'Poeta bat nobelagile' deitutako hitzaldia eskainiko du idazle ondarrutarrak.
|
Mungia. Mungiako Udal Liburutegiak antolatzen ditu literatura jardunaldi ezberdinak urtean zehar. Orain dela hilebete bat Aizpea Goenaga izan genuen Mungian, eta orain txanda Kirmen Uribe bizkaitarrak hartuko du. Mugire txokoan eskainiko du Poeta bat nobelagile hitzaldia arratsaldeko zazpi ta erdietatik aurrera.
Literatura jardunaldiak genero guztietako idazleak eraman ditu Mungiara azken urteotan, Unai Elorriaga, Iban Zaldua edota Espiro Freire besteak beste, erderaz zein euskaraz idazten dutenak. Lehen, urtero otsailean ospatzen ziren jardunaldi hauek, baina 2007tik ekintzak ez du data konkreturik. Udal Liburutegitik adierazi digutenez, urtean zehar hainbat hitzaldi eskaintzen dira orain, eta oraindik ez dago zehaztuta hurrengo emanaldiaren data.
Azpimarratzekoa da baita ere, jardunaldi hauen kokapena. Antzina Torrebillela Kultur Etxean ospa-tzen ziren, baina ostiraletan zinema emanaldiak direla eta aretoa okupatuta dago, beraz Mugire Txokoa da aukeratutako eszenatokia. >L.U. |
|