DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
16-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Hogeitabost bat stan jarriko dira lanean arrain desberdinetako pintxoak prestatzeko.
MÁS INFORMACIÓN
Ekintza Egitaraua
Herrialdeak
Los contribuyentes que optan por la Iglesia se han reducido un tercio en ocho años
El centenario del hospital atraerá a Basurto a profesionales y escolares
Metro Bilbao instala una pantalla de plasma en Abando con informaciones del servicio
Ana Aguirre augura el mejor año para el turismo a pesar de la Expo de Zaragoza
Antxoaren eguna Ondarroan
El sistema financiero de Sopuerta "goza de buena salud"
Amplían la preinscripción en udako jolastokiak
Lakua insiste en que el relleno del canal podrá asumir grandes avenidas de agua
Los baserritarras celebran el día de San Isidro
Osakidetza garantiza la prevención en ginecología
El banco de alimentos invita a donar comida hoy y mañana
La lluvia respetó la tradicional cuestación contra el cáncer
ondarroako antxoa eguna
Antxoaren eguna Ondarroan
Nahiz eta pasa den asteazkenean ospakizunekin hasi, bihar izango da Ondarroako Antxoa Egunaren jai nagusia. Gainera, egun hauetarako prestatu den egitaraua apartekoa da, bai ume, gazte, heldu, bai hirugarren adinakoentzat ere.
testua Edurne Dalmau argazkia Imanol Fradua
Lea Artibai Amankomunazgoak, Ondarroako Udalak eta Antxoa egun Elkarteak antolatuta, asteazkenenan Antxoa Egune 2008ko programarekin hasi ziren, Ondarroako udalerrian. Egun berezi hau ospatzeko egitarau zabala eskeini nahi izan da, ume, gazte, heldu eta hirugarren adinekoentzat ere akibitateak muntatuz.

Horrela izanda, asteazkenean bertan, Mater Itsas Gela ontzia hurreratu zen Ondarroako porturaino herriko ikasleak bisita didaktikoa egin zezaten. Arrainen mundua eta Arrantzan ikasten deitutako tailerretan parte hartzeko helburuarekin prestatu zen jarduera hau. AZTI erakundearen eskutik eta umeentzat zuzenduta, emanaldi interesgarria ere prestatu zen, Antxoa: mundutik Euskadira izenburupean.

Atzo iluntzean, arrain pintxoen lehiaketa izan zen Itsas Aurre plazako karpan. Bertan, goi mailako taberna eta jatetxeak parte hartu zuten eta Euskal Herriko kultural gastronomi etxeko zuzendaritza eta arlo honetako hainbat jakitun egin zituzten epaimahai lanak.

Gaurko egitarauari eutziz, gaualdeko 20.00etan, Juan Bidegainen Kardala dokumentala ikusteko aukera egongo da Kofradi Zaharrean. Lana, itsasoari buruz darabil.

'antxoaegune' Bihar eguerdian egun handiari hasiera emango zaio. Honetan, ez da umeentzako jolasik faltako herriko Alamedan, eguerdiko 12.00etatik aurrera. Honetaz gain, itsasoarekin lotuta dagoen joko bat jarriko da martxan arratsaldeko 19.00ak arte.

Lehengo urtean ez zen Antxoa egunik ospatu, baina orain dela bi urte, jende asko inguratu zen herrira, 4.500 pintxo eta 1.000 litro sagardo saldu zirelarik. Aurreko urteetan 25 stand egon ziren martxan, antxoa pintxoa sei era desberdinetara prestatu zutelarik. Gastronomi lan hau zazpi elkarte desberdinek burutu zuten.

Urte honetan, eguneroko txalupak ekartzen duten arrainarekin egingo dira pintxoak. Perlita, sardina, momatxa, eta abar. Pintxo bakoitzak euro 1 balioko du, eta tiketa erosi beharko da janaria eskuratzeko.

Sagardoa edateko, basoa hiru eurotan jarriko da salmentan eta edalontzi berdinarekin nahi adina edan ahal izango da egunean zehar.

Aurtengo nobedadea aipatzekoa da. Honela, aurten arrain paella lehiaketa prestatu da Berdura plazan. Dena den, honetan parte hartzeko Turismo Bulegoan izena eman behar izan da aste honetako osteguna baino lehen.

14.30ak aldera, bazkal ordua ailegatuko da. Hau, Itsas Aurren ospatuko da eta 200 bat lagunentzako tokia egongo da. Herri bazkarirako tiketak aldez aurretik Turismo Bulegoan edo Kafe Marinan erosi behar izango dira.

Jai handi hau aurrera eramateko, 200 bat bolondresak egingo dute lan, kontutan hartuta elkartetako jendea, herriko kontserbak saltzen dituztenak (Arraun Taldeko gurasoak), sagardoa eta pintxoak banatzen dituztenak eta beste banakako laguntzaile anonimo asko eta asko egongo direla Ondarroan.

Ezin ahaztu, gabeko 22.30etan Itsas Aurren ere, Ken Zazpiren kontzertua izango dela, dohainik.

Horrela gauzak, Lea Artibai Amankomunazgoak, egun eder, alai eta paketsu bat izango delakoan, herriko eta erbestetik datozten guztientzako Bizkaiko kostaldean dagoen herri polit honetara etortzeko gonbitea luzatzen du.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |