DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
17-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Quienes podemos, hagamos
Dekonstrukzioa
De allá y de acá
Ministras
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Dekonstrukzioa
Juanjo Olasagarre
Dekonstrukzioaren asuntua laostia da. Laostia. Irakurriak ditut(eta ez da luzitzearren)azterketa dekonstrutiboak Hego Afrikako apartheidaz, kolonialismoaz, nazioaz, gizon eskoziarrak janzten duten koadrozko gonaz, giza-emakumeen arteko harremanez, klase gatazkaz, generoen arteko desberdintasunaz, filma pornoez, enfin, klase eta mota guztietakoak. Derrida gizajoa!

Lehendabizi gizaki egin baina oso ongi zer den ez dakigun airezko zera horrekin hasi ziren, Filosofiaren arlo osoa erabat ahiturik utziz. Deseraikiak daude, eta berez arrasto huts bilakaturik, zeinua eta esanahiaren arteko harremana, gizakiaren kontzeptua(aspaldi), subjektua eta bere amarruak, Parmenides hartatik ezarritako izana. Hitz batean gizakia eraiki baina lengoaia bezain gauza fuzkoekin harremana duen oro.

Gero sexualitatea deritzogun kontzeptu labainkorrari tripak atera zizkioten espeziea, generoa, aukeratutako generoa, transgeneroa bezalako kategoriak azalaraziz.

Oraintxe bertan generoa bera deseraikitzen ari dira Judith Butler bezalakoek eraikia dela frogaturik(edo) eraikuntza horretan botereak jokatuko papera azalarazten saiatzen ari direlarik. To eta no.

Bat ispiluaren aurrean jartzen denean jada ez du bere burua ezagutzen, halako tropoilu lauso bat baino ez zaio agertzen. Ai ertzak zehatz-mehatz ageri ziren garai haiek! Ba azkenekoa genero biologikoa, sexua, bera ere zalantzan jartzera etorri dira. Gure biologia bera eraikuntza kultural-historikoa omen da eta hankartean duguna botereak diseinaturiko ezarpen bat. Zer esanen dizuet botere gehixegi iruditzen zait. Bitartean hemen darraigu, beste hark esanen lukeen moduan, Euskadi konstruitzen ladrillo a ladrillo.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |