Pertsonak omentzen ditugunean, normalean, bizitzan zehar egindako lan luzeagatik izaten da. Normalean, baita, bizitzaren bukaera aldera izan ohi da. Tentuz prestatzen ditugu omenaldiari dagozkion hitzak. Tentuz ikertzen omendua izango denaren bizitza eta lan txatalak. Hitzok prestatzen goazen heinean, harritu egiten gara omenduaren bizi-tzako anekdotez, omenduaren inguruan aurkitzen dugun esker onaz, balioaz eta eskaintza gogoaz. Eta zuk zerorrek ere, eskaintza hori egin guran, omenaldiaren oinarri izango diren bi, hiru edo lau ideiak ondo-ondo zehazten eta mamitzen dituzu.
Omenaldian, ostera, zure bi, hiru edo lau ideiak hitz ederrez jantzita jaulkitzen dituzunean, omenduari hitza ematen zaio. Batzuetan, gehienetan, bere bizitza edo lan lerroaren inguruan eta ezagutzen diren kontuen gainean arituko da omendua eta txaloak erauziko ditu. Hunkitu egingo gaituzte bere hi-tzek eta gure hitzen gainean atseden hartuko dugu. Baina beste ba-tzuetan, gutxitan, omenduak bere bi, hiru edo lau ideiak gaineratzen ditu. Hau da, beretzat garrantzi-tsuak izan diren bi, hiru edo lau ideia haiek, nahiz eta historia liburuetan eta bere biografian aintzakotzat hartuko ez diren. Baina berak, bere bi, hiru edo lau ideia haiek jaulkitzen ditu eta zure hi-tzei gailentzen zaizkie. Ez beharbada edukiz baina bai emozioz. Eta orduan ere hunkitu egiten zara, baina ez hitzok hartzen duten handitasunagatik, gizakiaren txikitasunaz edo ezdeusaz kontu ematen zarelako baizik. Eta txikitasunak beti hunkitzen eta penatzen gaituelako.
Gizakiok izaki konplexuak eta, aldi berean, oso lauak gara. Omenaldi batean, normalean, abentura handiak hartzen dira aintzakotzat eta abenturarik handiena, noizbehinka, omenduak berak, hitz txikitan laburbiltzen du. Zuk espero gabe. Hitzik handienak, ezbairik gabe, bereak, ideiarik lauenak |