DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
21-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Turismo de residuos
Harluxet
¿Fútbol o sexo?
Racismo en Bolivia
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Harluxet
Xabi Larrañaga
lehengo baten iritzi-emaile bati gertatu zitzaion. Asteko zutabean amaginarreba aipatu zuen modu ironiko batez, eta pertsona batek kexaka idatzi zion gutuna, ea zer ote zen ateraldi hura, ea nola indartu ahal zuen era itsusi hartara amaginarreba dela-eta ohikoa dugun topikoa. Nik gauza gutxi dakit amaginarrebez, eta dagoeneko are gutxiago idatzi ahal denaz eta ezin denaz. Hiztegian errudun gutxi gelditzen baita, berba gehienek ondoan dute itzal beltz edo gorriren bat, bekatu baten arrastoa hizki bakoitzean. Edozein aukeratuta ere beti izango da irainduta sentitzen den entzulerik, barren-barrenean ikaragarrizko mina sufrituko duen irakurlerik.

Kaleko hizkera barik hozkailuko jerga gailentzen ari da. Mercadilloan oihuka ez da jada ijitorik izaten, saltzaile hotz eta hutsak baizik Bestela jai.Tabernan adiskideari alu hori! esan baino lehen pentsatu beharko dugu badirela hitz horren atzean emeen sexu-organoen kanpoaldea (Harluxet) ikusten dutenak, eta ez bat-bateko haserre xin- ple eta inozo bat. Errepidean chulo de los cojones! bota aurretik komeni izango litzateke hausnartzea zergatik A-8an potro eta ez titi, ea nondik eta noiztik datorren bazterketa semantiko bezain sasietiko hori. Non dago neurria, non muga? Botere administratiboak beti izan du lagun zentsura ideologikoa, eta gizabanakoak auto-zentsura. Baina harrigarria bada ere egunotan gero eta indar handiagoa du zentsura moralistak, aurreiritzietan oinarrituriko zentsurak. Nik gauza gutxi dakit amaginarrebez, eta gauza gutxi arrazez, eta gauza gutxi emakume, gizon eta oro har munduaz. Baina badaezpada hobe nuke elefante, zirimola, zopa, ortzadar edo sifonapteroez idatzi, arrunki arkakuso ere deritzen pterigotoen subklaseko zenbait intsektuz, alegia. Honatx errugabe bakarra: Harluxet.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |