|
|
|
Zaurian piko
|
|
Agur telebista
|
|
Katixa Agirre
|
|
 |
Primizia dakar Cuatro kateko albistegiak: Hugo Chávezek "nazi" deitu dio Angela Merkel kan-tzilerrari. Chávezen bideoa sartu dute eta ez da Chavezen ahotik horrelako izendapenik entzun. (Bateriarik gabe gelditu zen kamera nazismo akusazioaren garaian eta presidentearen mintzaldiaren beste zati batekin konformatu behar izan zuten audientzia?).
Sekulako ikerketa-erreportajea La Sextan. Erreportari ausartak Galdakaoraino bidaiatu du, bi etakide famaturen bizitza paraleloak azter-tzeko: Txapote eta Thierry. Biak jaio ziren herri berean eta biak sartu ziren ETAn. (Eta bien ezizenak T-z hasten dira, erantsi beharko lukete.) Hor amaitzen dira paralelotasunak. Erreportajearen bukaera. The end. Horretarako Galdakaoraino joan beharra ere! Atal internazionala ETBko teleberrian. Steve Ballmer-ek, Microsoft-eko presidenteak, arrautza-eraso bat jasotzen du hi-tzaldi baten erdian, Budapesten. Arrautzak bota dizkionak oihu egiten du bideoan (hungarieraz) eta lokutoreak argitzen duenez, Microsoft eta Hungariako gobernuaren arteko akordio baten harira egiten du protesta. (Zein da akordio hori baina? Zer da zehazki arrau-tza-jaurtitzaileak errebindikatzen duena? Zain geldituko gara, baina telebistak ez digu argitu. Bukatu da albistea.) Telecincoko kamera ezkutuak Leganeseko taberna batean sartu dira. Barra ondoan kokatu eta halako batean haxixa pasatzen duen morroi bat grabatzea lortu dute. Leganeseko taberna batean haxixa saltzen da eta Telecincok deskubritu du, eureka! Azken asteetan telebistatik harrapatutako perlak dira aurrekoak, ahalegin handirik gabe erreskatatuak guztiak. Galduta ikusten ditut telebistako albistegiak, beren lekua aurkitu ezinik youtube eta banda zabalaren munduan. Ez nabil kate hauen partzialtasun, intoxikazio nahia edo morboa kritika-tzen. Oinarrizkoagoa den zerbaiti buruz ari naiz. Edo oker nabil eta beti izan dira telebistako albistegiak hain narrasak eta preszindibleak? |
|