DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
02-06-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
El Discovery, Kibo y el inodoro
Galdeketa
Kareletik
Galdeketa
Ana Urkiza
gALDEKETA beharrezkoa da. Edozein negoziaketaren oinarria da. Ezein erabaki hartu aurreko ezagutza gutxienekoa ahalbidetuko duen erreminta. Komunikazioaren tresna behinena. Galdetu gabe, ezin baita "bestea" ezagutu, "bestearen egoeraren berri" jakin, "besteari" gure berri eman, eta, beraz, hitz egiten jarri.

Hala ere, galdeketa bera, hau da, tresna edo erreminta bera denean galdegaia edo erremintaren gainean zalantzak agertzen hasten bagara, erantzunaren garrantziaz edo ekarpen balioaz haratago, bada, arazoa besterik da. Elkarrizketarako borondate eza da, nire ustez, erakusten dena. Erreminta ez baita kaltegarria. Erremintan ez baitago bekatua.

Bi egitate, beraz: edozein galdeketa ere abian jarri behar denean, erabakia di-da batean hartu behar da, garrantzitsuena galdera baita, hau da, hortik atera beharreko informazioa; horixe baita gakoa. Lehenengo fase hori luzatu egiten bada, ordea, galderak indarra eta balioa galtzen du, izan ere, hortik aterako den informazioa baino areago, balitekeelako besterik izatea galdeketaren alde edo kontra egoteko arrazoi oinarrizkoa.

Bestetik, ostera, arestian esan dugu galdeketaren funtsa harremanetan jartzea dela, hau da, besteari ahotsa ematea. Horrek, ordea, ez du beti erantzun egokia edo ekarpenik suposatzen. Gaur egungo informazioaren gizarte honetan, erreminta demokratikoak eskatzen ditugu gure partaidetza ahalbidetzeko, eta hala behar du. Baina erantzunaren kalitatea, ez da erreminta horiek ahalbidetzen duten partaidetza mailaren araberakoa izaten. Gure integrazio maila bestelakoa baita.

Arrazoi hauek medio, galdeketaren balioaz zalantza egiten dut, ez hala, beharraz. Zalantza, erremintaren gaineko zabarkeriak galderak beraiek ere hainbeste depuratzeraino eraman dituen, ezen, jada, freskotasun guztia galdu duten eta partaideen ekarpen ahalmena ere guztiz mugatuta gelditzen den.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |