|
|
|
Kareletik
|
|
Errespazioa
|
|
Ana Urkiza
|
|
 |
HALAKOA berandu dator bilerara eta zain gagozkio: bost, hamar eta baita hamabost minutu arte ere. Heltzen denean, beste bilera "garrantzitsu" batetik datorrela dio, hori desenkusa. Eta, hein batean, justifikatuta gelditzen da bere atzerapena. Txisteak egiten zaizkio, gainera, beti ere halaxe jokatzen duelako, eta, beti ere, zain egoten gatzaizkiolako.
Eta niri, ez zait ondo iruditzen.
Ez zait ondo iruditzen, errespetu falta ikaragarria delako gainon-tzekookiko, eta errespetu falta are handiagoa, antolatzaileak gonbidatu edo partaide horri besteoi baino kera handiagoa egitea suposatzen duelako.
Bestelakoan, hogei minutu eman dizkigute gure gaia azaltzeko. Eta behin gure gaia azaldu ondoren, ordu t´erdi inguru izango ditugu debaterako. Bada, batzuek, hiru ordu laurdenetik gorako hitzaldiak bota dituzte. Pittin bat ere labur-tzeko gai ez direlarik. Guruak dira materian eta, suposatzen dut, antolatzaileak, horregatik uzten diela gainontzekooi denbora lapur diezaguten. Hau da, espazioa erre diezaguten.
Eta errespetu falta ikaragarria iruditzen zait, honakoan ere, ba-tzuei besteoi baino espazio gehiago eskaintzen zaielako, edo eta, ba-tzuei beren espazioaren mugak zeintzuk diren ondo ez azaltzeagatik, guztiok, debaterik gabe gelditu behar dugulako.
Errespetua zor zaio edonori. Eta errespetua zor zaio, bereziki, dakienari eta nagusi denari. Ados. Baina errespetu bera zor zaio bidea egiteko daukanari, erre gabeko espazioetan barrena mugitzen denari eta, are gehiago, laburrean ekarpenak egiteko gaitasuna erakusten duenari.
Errespazioek, hau da, errespetatu beharreko espazioek edo eta erreta uzteko kinkan ditugun espazioek gure arreta behar dute. Batez ere, pertsona askotarikoak ekarpenak egitera deitzen direnean eta espazio horrek antolatzaile jakinak dituenean. |
|