DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-07-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Fútbol, eurocopas, vascos y españoles
Uda
Corbatas
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Uda
Juanjo Olasagarre
Beroa etorri da bat-batean, beharbada hegoko latitudetara mugitu naizelako, bero izugarria, oina kalean paratzearekin bat izerditan hasi eta arnasa nekez harrarazten dizun horietakoa. Eta udarekin batera telebista, irrati, festa eta ingurutik datorkigun zoriontsu izateko betebeharra

Kantak dioen bezala happyness is in the air baina ez dago dekretatutako poza baino gauza ustelagorik.

Ni lehen udetan deprimitu egiten nintzen. Etxeko sofan etzanda, pertsiana jeitsiak utzitako zirrikituetatik kalera begiratzen nuen, bero kiskalgarria, inor ez kalean, halako lurrin mugidor bat zorutik gora, ez nintzela ongi pasatzen ari egozten nion nire buruari egonezina eta misantropía areagotuz.

Bizpaihiru uda eman nituen egoera horretan zergatik nintzen mundu guztia baino zoriotxarrekoago (bai, egin irribarre) ezin asmatuz harik eta udan nire buruari kristorenak eta bi egiteko lanak paratzen nizkiola ohartu nintzen arte. Kristorenak eta bi tartean nerabilen lanak bukatzea zen noski, mendeko euskal nobelarik hoberena idatziz Euskal Literatura inarrotsi, saiorik distiranteenarekin pentsamendua irauli, poema libururik sakonenarekin Literatura Unibertsala setiatu.

Hasi, hasten nintzen baina batere bide-orririk (Ibarretxe ez bezala) ez nuenez kontuak ez zeun bi egunetatik gora jotzen. Eta orduan, asmatuko zenuten, sofan botatzen nuen nire burua eta nire alferkeria deitoratzen ematen nituen egunak, masokismoaren bidezidorretan galduz. Ikasi dut. Ikasi dudanez. Orain uda besterik gabe hartzen dut. Atseden hartzeko leku, etzanda egoteko toki, adiskideak bisitatzeko parada. Enfin piszina, hondartza, nobela errazak irakurri. Esperatuko didate, pixka bat bada ere, euskal literaturak zein literatura unibertsalak (letra larritan).
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |