DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
14-07-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
A propósito de la Cumbre del G8
Ekologiaren izenean
Los jueces
El derecho al uso del euskera
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Ekologiaren izenean
Amatiño
JO dagigun, irakurle, autoz zoazela 70 kilometro orduko, gehienez 90eko seinalea jartzen duen errepidean. Eta horra non norbaitek esaten dizun bizkorregi zoazela, legez kanpo, lar kutsatzen, arrisku bizitan eta osasun publikoaren kaltetan. Are gehiago, pentsatu egizu mesias hori ez dela konformatzen zuk zer egin behar zenukeen esatearekin eta, bere moduko beste hainbatekin batera, errepidea mozten dizula, "autorik ez" pankarta eta guzti.

Ba… antzerako da bere burua ekologistatzat duen hainbatek egiten duena zenbait ekintza eta egitasmoren aurka. Eta ez, jakina, ekin-tzok eta egitasmook ingurumen-legea hausten dutelako, sasi-ekologistok euren kautan erabaki dutelako baino, zelakoa izan behar lukeen legeak, zertan den kutsadura, non hasten den arriskua, non osasun publikoaren muga eta nork betetzen duen legea eta nork ez.

Gizarte demokratikoan edozeinek du eskubide osoa legeak salatzeko, alternatibak proposatzeko eta agintaritza politikoa ahalik eta estuen hartzeko. Baina, gizarte demokratiko berberorretan, inork ez du bere burua legearen interpretetzat jar-tzeko eskubiderik eta, zer esanik ez, indarrean dagoen legea zintzo asko betetzen dutenak gutxiesteko, zemaitzeko eta mehatxatzeko.

Legea lege, denok dagoz -gagoz- legea bete beharrean, bai legeria zorrotzegitzat dutenak eta baita arolegitzat dutenak ere. Legeak aldatu gura dituztenak sartu daitezela politikagintzan, parte hartu dezatela foro erabakigarrietan, egin ditzatela egin beharreko presioak eta konbentzitu gaitzatela konbentzitu beharrekoaz.

Baina, mesedez, bitartean, ez gero indarrean dagoen legea betetzen dutenak gaizkiletzat hartu, ez behintzat ekologiaren izenean.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |