DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
16-07-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
uribe-txorierri
El programa Uda de Zamudio cumple su vigésimo aniversario con una fiesta
Spraikada'08 Erandion ospatuko da larunbatean
LAS FIESTAS CONTINÚAN EN MUNGIA, ESTA VEZ EN BUTRÓN
Spraikada'08 Erandion ospatuko da larunbatean
Egun guztian zehar Graffiti munduarekin erlazionatutako gai ezberdinak protagonistak izango dira Altzagan.
Leire Uria
Erandio. Atzo aurkeztu zuten Erandion Spraikada jaialdiaren bostgarren edizioa, aurten, Altzagan ospatuko dena, iaz Gernika-Lumok utzitako bideari jarraipena emanez. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Erandioko Udalarekin batera antolatutako lehiaketan, hamar finalista aukeratu dituzte baina ez da lan erraza izan Sonia Perez, Topaguneko Gazte teknikari eta Spraikadaren antolatzailearen ustez, "20 zirriborro jaso ditugu maiatzatik eta maila altua dago". Epaimahaiak azkenean hamar lan aukeratu ditu Erandioko hormetan larunbatean margotuko dituztenak. "Euskal Herriko bazter guztietatik datoz finalistak eta oso ezberdinak diren graffitiak ikusi ahal izango ditugu".

Jaialdia goizeko bederatzietan abiatuko da, Tartanga kiroldegian, han, egun guztian zehar, 'Extra Largos' taldekoek graffiti erakusketa eskainiko dute "ikusgarria izango da, 450 metro karratu estaliko dituztelako" zioen atzo Sonia Perezek. Finalisten arteko lehia aldiz, hamarratan hasiko da, eta hauek Desanexio kalean eta metro geltoki inguruan kokatuko dira. Baina Spraikada lehiaketa baino gehiago da, horregatik, egun osoan zehar hainbat ekintza antolatu dira. Goizean, Scratch, DJ eta graffiti tailerrak jarriko dira finalistatik gertu. Arratsalde partean, DJ Oleaktiffen erakustaldia izango da metro geltokian eta TTP taldeak performancea antolatu du leku berean, zeinean kotxe bat goitik behera graffiteatuko duten. Azkenik, sari banaketa zortziak aldera izango da, guztira 3.600 euro banatuko dituztela, 1.500 irabazlearentzako, 1.200 bigarren sarian eta 900 hirugarrenean.

Erandioko udaleko ordezkarien-tzako jaialdi honek garrantzia asko dauka. Aitziber Oliban euskara zinegotziaren esanetan "Erandion badago graffiti munduarekiko tradizio bat eta horri jarraipen bat eman nahi izan diogu" gainera, artea espresatzeko era dela uste dute, "uste dugu graffitien bitartez ez direla hormak zikintzen ezta holakorik, artea espresatzeko bidea da eta guk bitartekoak jarriko ditugu larunbatean".

Spraikada honetan Arrasate, Berriz, Gasteiz, Iruña, Gernika, Berango eta Bilbotik etorritako lehiakideak arituko dira eta mundu horretara hurbiltzeko aukera ezin hobea izango da.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |