DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
10-09-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Los pies en el suelo. Y la cabeza…
Kokakola herria
Que me lo aclaren
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Kokakola herria
Xabi Larrañaga
SEX Pistols talde punkia -edo punki ohia -Gasteizen izan da, eta kontzertuan gertatutakoa kontatu didate lagunek eta irakurri dut kroniketan. Kantaria saiatu omen da bertako jendea probokatzen, eta horretarako Espainia gora, Espainia behera, Viva España! eta horrelakoak oihuka aritu da. Antza denez, ez du bildutako 13.000 ikusleengandik espero zuen erantzun bortitza jaso. Eta hain izan da handia, edo ustekabekoa, gehienen pasotismoa ezen Johnny Rottenek galdetu baitu harriturik: "Ez didazue entzun?". Bai, entzuna diote hitz fetitxea -Espainia-, baina ziur aski Bilbofobiak jotako batzuk gehiago asaldatu dira Bilbon dagoela bota duenean Espainian dagoela esanda baino.

Berandu heldu da sasi-punki hori gurera eta historiara. Herri batek hamaika urte eman dezake arazo baten inguruan bueltaka eta kolpeka, baina irteera topatu ezinik noizbait hasten da aharrausika, hasperenka, ihesi edo irribarreka. Herriak ere nekatzen baitira, eta une horretara iritsita lehengo berba pozoitsuek, lehengo irudi mingarriek, lehengo egoera gogorrek galdu dute indarra, ez dute atzoko argirik. Ireki eta amaitu gabeko kokakola da gure gatazka, pilak agorturiko boxeolaria. Espainiari horixe jazo zaio trantsizioan, eta frankismoko hamarkada hipernazionalistek ondorengo ludikoa izan zuten: aberri, oihal eta himnoz hustutako Malasañako mobida. Orain berriro, eta zoritzarrez, lehengora itzultzen ari dira Madrilen, eta bandera gorri eta horiak aspaldi ezabaturiko balio sinbolikoa berreskuratu du. Hemen, aldiz, kontrako joera dugu, unatu baikara, gogaitu gaituzte liskar patriotiko eta eztabaida sentimentalek.Viva España! aditurik "hijoputa!", erantzuten zuenak. "¡Qué coñazo!", erantzuten du egun. Eskatu eta eskatu ondoren, Kataluniak hartu digu lekukoa, eta nik oso gustura eman. Bejondeiola.
PROMOCIONES  
DIGITAL AQUAPACK
Consigue con Deia una cámara digital con carcasa acuática con 5.0 megapixels
BATIDORA SOLAC
Consigue con Deia la batidora que estabas esperando, gran potencia 600w.
ORTOFOTOMAPAS
Los mapas definitivos de Euskadi que todo montañero, excursionista debería tener.
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting