Xabier Payak, 2006an BEC-en ospatu zen Bizkaiko finalean garaile suertatu zen eta txapela poztasunez etxera eramatea lortu zuen.
Igandean Mendexako pilotalekuan jarriko da martxan 2008 ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Helmuga, abenduaren 20an izango da BEC-en. Aurtengo txapelketa Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren itzulera ekarriko du. Guztira 37 bertsolarik parte hartuko dute.