DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-11-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
2007. urteko Berbalagunak Bilbon. argazkia: deia
uribe-txorierri
'Berbalagun' mintzapraktika programa abian da
Zamudio acoge otra Edición del Style and flow
'Berbalagun' mintzapraktika programa abian da
Proiektu hau Larrabetzun eta Derion martxan egon da eta izan duen arrakasta ikusita, Txorierri osora zabalduko da.
Sara Gándara
Derio. Txorierriko Mankomunitateak eta Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak Berbalagun proiektua antolatu dute, Larrabetzun eta Derion arrakasta handia izan duen proiektua, alegia. Hortaz, Txorierri osora zabaldu nahi dute, euskararen erabilera gero eta murritzagoa dena ikusita.

Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta, horretarako, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak hizkuntza horretan berba egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartuko dira, eta berdin dio euskaldun berriak edo euskaldun zaharrak badira.

Horretarako, nahikoa da astean behin elkartzea, eta bakoitzak nahi duen gauza egin dezake, hala nola kafe bat hartu, paseo bat eman, mendira joan edo nahi duen gaiaren inguruan mintzatu. Baldintza bakarra da gauza horrek guztiak euskaraz egitea. Gehienez ordubeteko geraldiak izango dira, astean behin egingo direnak.

Baina Berbalagun proiektua aurrera ateratzeko ezinbestekoa da euskara egunero erabiltzen duten pertsonek laguntza eskaintzea, bai eta euskara ikasten ari diren pertsonen partaidetza ere. Kasu bietan beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, izan ere, antolatzaileek jende kopurua ikusi behar dute eta, horren arabera, taldeak osatu.

Zentzu honetan, euskaraz berba egin gura duen lagun bat, edo bi, gehienez, euskara egunero erabiltzen duen beste batekin elkartuko dira, eta hortik aurrera nahi dutena egin dezakete. Hau da, bakoitzak erabakiko du zer egin nahi duen, euskaraz, beti ere.

Antolatzaileek adierazi dutenez, helburua da euskararen erabilera sustatzea, baina 'Berbalagun' min-tzapraktika programa ez da, inolaz ere, kurtso bat. Ez dira klaseak, bakoitzak dakiena beste batzuei erakusteko para besterik ez da.

Proiektua Txorierri osora zabaltzeko, bertako Mankomunitateak eta Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak zonaldeko bizilagunen laguntza eskatu dute. Euskara ikasten ari diren edo euskaltegitik aspaldi pasatakoa eta erdi ahaztuta duen lagunen bila ari dira eta, horretarako, hurrengo helbide elektronikoa eskaini dute: txorierri.berbalaguna@gmail.com.

Era berean, 'Berbalagun' min-tzapraktika proiektu honen inguruan informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 635.75.35.95 telefono zenbakira deitu dezakete. Jendearen partaidetza funtsezkoa da 'Berbalagun' aurrera ateratzeko.
PROMOCIONES  
DIGITAL AQUAPACK
Consigue con Deia una cámara digital con carcasa acuática con 5.0 megapixels
BATIDORA SOLAC
Consigue con Deia la batidora que estabas esperando, gran potencia 600w.
ORTOFOTOMAPAS
Los mapas definitivos de Euskadi que todo montañero, excursionista debería tener.
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting