bilbo. Paralelo hitza zetorkit gogora, egokia denetz gehiegi ausnartu gabe, aurrera joanean indartzen ari dan terminoa. Ez antzeko edo pareko esanahiagaitik, justo alderantziz, tarte bat, distantzia bat izan dugulako gure bidetartean. Ezin ukatu, ordea, duela 40 urte baino gehiago elkar ezagutuz gero belaunaldi bereko, sortze berdintsu, herrimin antzeko, kideko afizio eta lagun konpartituak ditugula, horrek ematen duen konplizitateaz. Hori bide elkarrizketa honetara gonbidatu ninduten eta arretaz kasu egin nion lau ordu luzez, ia isildu gabe, bere bizitzaren bere bertsioa eta oso berekoia kontatu zigun loiutar sindikalista, langile, zehatz, ordena zale, ekintzaile eta jatorrak.
Kondaira egiterakoan, memorian dut 17 edo 18 urteko mukizua beste hainbestekoarengana, frontoian pilotan ikusiaz ezaguna, hurbiltzen dakust euskara irakasle baten eske. Sasi alfabetatu baten esku jarri zituen Jose Elorrietak bere eta bere lagunen burua herriko elizaren gela batean. Iluntzero eta garai hartan zen bezela musutruk "kale giroan bizitzeak galduarazi zion" euskara ikasteari ekin zion: "Eliza inguruan higitzen ziren OAR erakundekoak giñan, beste gauza askoren artean euskara ikasten genuen" dio dagoeneko publiko izateko bokazioa zuen, jada, Komer-tzialeko ikasleak. Legal xamarra Elorrieta, gehienetan, EAJko EGI edo antzeko zerbait klandestinoek maneiatzen zuten gazteria antzeko herri gehienetan, Loiuko kuadrilla hau, ordea, OAR batetan murgiltzen da, honetarako kideak lortuz, kuota kobratuz eta, orduan ere, alderditik lor zitzaken laguntzari musin eginez.
Plazagizon bokazioa, hurrengo hamarkada osoan, herrian bertan sendotu zitzaiola dio Josek: "Ooso irrati entzule eta zale nintzan eta iluntzeoro Dunlop, Laurak, Euskalduna edo beste enpresetatik zetozten lfabrikanteen erdian jarri frontoiko bazterrean eta Españako bueltan edo Frantziako tourrean gertatutakoak kontatzen nizkien. Denak adi adi Loroño edo Bahamontesen berriak entzuten". Argi du berak honen ondoriaoa: "Han hasi zan sortzen langile edo klase pre-kontzientzia".
Handik 10 urtetara eta lehen hauteskundeak egingo ziran urte berean (1977) berrezagutzen dut Elorrieta, ordurako, erabat sindikalista eta politizatua: "Indartzen ari giñan eta argi geneuzkan gure oinarriak, besteak beste, sozialismoa eta alderdi politikoekiko independentzia ideologiko eta funtzionala". 20 urte geroago, elkarrizketa honen hasieran oinarri bezala argi eta garbi uzten du Josek: "Sozialista aitortzen giñan eta alderdi(eta)tik independiente" aurretik Eladio, Elaberri edo ELA (a) nahaste guztietaik aldendu eta bide berri bat hartzeko. Gerora zerikusia izango prentsa arduradun kargua hartu zuen garai hauetan.
Beharko zuten nolabaiteko indarra Elorrietatarrok Alderdiak (bai A maiuskulaz) Eladioen eta gainerakoen bultzada guztia erabili nahi baitzuten ordurarte nagusiki menderatzen zuten jende andana eta ideologia mantentzeko. Izan zuten eta bai aurrera atera ere arguiatzen zituzten printzipioak. Handik luzera ulertu nuen Getxoko Andra Mari frontoi ondoan, batzokian hain zuzen, pilota partidu baten ostean agertu zidan haserrea: "Ez du axola ni zer naizen baina ELA ez da PNVrena eta izango ere ez niri pixka bat indar geratzen zaidan tartean". Onerako eta txarrerako gaurdaino mantentzen duen legea.
Bada, inon egotekotan, kontsaesanik printzipio hauetatik 30 urte luze hauetako ELAren bidera. Sozioalismoaren lehenetariko funtsa nazioartea baldin bada Sartaguda edo Karrantzatik haratago ez delako "munduko langilerik" ELA rentzat edo Andoainen esan bezala "Lehen urteetan ELAren lehentasuna proiektua sendotzea eta sindikatu espainolen aurrean espazio bat lortzea". Adi!, aurrean diola eta ez alboan edo aldamenean, euskal izatea langile izatea baino haratago eramanez. Lortu zuen 1980ko hamarkadaren Araban Bizkaian eta Gipuzkoan lehen sindikatua izatea jada eta "lan hitzarmenak, salbuespenak salbuespen, Euskal Herrian bertan negoziatzen direlako". Egungo eta etorkizuneko globalizazioaz zerikusi gutxi dakusat printzipio horri. Euskal Autonomi Elkartea eta gero Nafarroa helmuga zuen tartean urrun xamar uzten baitdu sozialismoaren sena.
Hamar urtean behineko aipamenei eutsiz, 1987/88 inguruan Cámara Agraria eta ELA biltzen zituen korridorean egin nuen topo, egunotan, ELAko zuzendaritza utziko duen gizonarekin: "Euskadiko sindikatu maioritario izateko bidean gaude (handik sei urtera lortu zuten), gure bidea sendotu behar dugu, hedatu eta ezagutarazi behar gara, sekretaritza orokorra hartzen saiatu behar dugu hortarako". Hura gogoratzean, gerora, hori nere "txarkeri" bat dela dio Josek baina bazuen mamirik aldaketak.
Esan eta egin, Idazkari Orokorra izendatuz gero, Elorrieta bere marka imprimatzen hasten da. Marka edo ikur soziala -hortan bai sozialista- politika edo idiologietatik haratago, honetan flojo xamarra delako, abertzalea -moderatua?-. Arpegiratzen zitzaion PNVtik aparte bai behintzat. Dena den, EAJko langile afiliatuak -ia denak- ELAn ziran eta dira gaur ere. Haiekin bai baina menpekotasun gabe, ordea.
Ia hamar urte zeramatzan Elorrietak karguan, mediatikoki edo publikoki uhinaren gailurrera igo zuenean. Euskal Herriak bizi izan duen uda dardaragarrietariko baten bukaeran, 1997.eko urriak 18, Gernikako pasilekuan ospatutako agerraldian. Alderantziz baizik nik berari galdetu diot zergaitik ote nengoen ni igande goiz hartan Gernikan, ELAko 3.000 militante trinko eta ia kolore guztietako beste hainbeste pizti politikoekin batera. Diskurtsoa entzunez ulertzen da arrakasta edo bertaratzeko zioa.
Elorrietak, dena den, garrantzi pixkat kentzen dio mitinean esandako testuari: "Eszenifikazioa zen garrantzitsuena, ordurako mamia osatua zegoen". Gogora dezagun udara hortan Miguel Angel Blanco hil ondorengo Bilbo, Ermua eta Madrideko manifaren ondorioz Madrideko gobernuak indar izugarria hartzen duela, halako patente de corso moduko bat Euskal Herria erasotzeko. Nabarmena, kasurako, bertoko diruaz erabat eraiki izan zen Guggenheim museoa Erregeak inauguratu zuela, juxtu Gernikako pasilekuan Elorrietak berebiziko txalo zaparrada jaso zuen egun berean. Sarri sinestu nahi izan dut, sermoi hura, hain ilusiogarri izan zen Lizarra-Garazi proiektua abia-tzeko txupina ote zen baina abendutik aurrera Deustuko Unibersitatean Zientzia Politikako ikasle izango den Merkantileko sindikalista loiutarrak umilki aitortzen du: "Ordurako eta guztion onerako pre-Lizarrako urratsak emanak zeuden"
Gernikakoa eszenifikazioa izan zen, ordurako pre-Lizarraren mamia osatua zegoen"
Lan hitzarmen gehienak, salbuespenak salbuespen, EHn sinatzen ziran"
Loiun fabrikanteekin ziklismoz hitzeginez sortu zitzaidan klase edo langile pre-kontzientzia"
en profundidad |