 |
|
|
 |
Atotz Goikoetxea Lauaxetaren saria jasotzen. |
|
|
|
Euskalzale maitatuak
|
|
Martin Olazar eta Josal Perez mungiarrak herriaren hilondoko omenaldi beroa jaso zuten asteazkenean, Euskararen egunean.
|
 |
|
Testua eta Argazkia Leire Uria
|
 |
martin Olazar eta Josal Perez euskalzale amorratuak izan dira, eta horrela gogoratu zituzten asteazkenean Mungian, Lauaxeta Olerki Lehiaketaren sari banaketan zehar. Ezberdinak izanda, biak euskararen aldeko militanteak izan dira bizitzan zehar, eta hil ondoren, herriak bien lana goraipatu du omenaldi honen bitartez. Bertan, Amaia Zubiriaren kantuarekin batera, Lauaxetaren berbak bergogoratu ziren herritarren ahots ezberdinetan.
Josal Perez Institutoko irakasleak, euskera aukeratu zuen, bera erdalduna jaiotzez, euskaldunberri bilakatu ondoren, hizkuntza maitatu eta honen alde lanean hasi zuelako. Aukera bat izan zen beraren-tzako. "Beti isilean, barrutik" lagunak gogoratzen duten bezala. Euskara elkarteetatik aurrerapausuak eman zituen beti, batez ere Mungia Euskaldunduz-en, taldean administrazio kontuak eramaten zituelako hainbat urteetan zehar. Gainera, hainbat liburu itzuli egin zituen euskerara, batez ere filosofiakoak. Ursula alargunak gogora-tzen duen bezala "familia ondoren bi maitasun zituen batez ere, euskera eta filosofia".
Martin Olazar eleizgizona izan zen, "hala ere errebeldea izan zen bizitza osoan" dio Edu Iriondo zinegotziak. Bizitza guztia euskararen inguruan eman zuen berak ere, kasu honetan euskaldun zaharra zelarik, eta hainbat liburu idatzi zituen, gehienak gainera, berak produzituta eta editatuta. "Beti zegoen liburuak banatzen eleizan" diote herritarrek. Hainbat gai aukeratu zituen, baina batez ere, herriko, eta bere jaioterriko, Gamizko kontuak tratatu zituen, historia eta pertsonai garrantzitsuak gogoratuz beti.
Biak mungiarren gogoan daude, herriaren aldeko lan zorrotza burutu zutelako hainbat urtetan zehar, eta Edu Iriondok dioen bezala, "biak, ezberdinak izanda, oso maitatuak izan dira, eta faltan botatzen ditugu." Hori dela eta, Torrebillelako Aretoa txiki gelditiu zen jasotako omenaldian zehar.
Mungiako Udalak, Lauaxeta Olerki Lehiaketaren sariak banatu zituen ekitaldi berean. Bi sari egon dira aurtengo lehen edizio honetan, lehenengokoa, Atoz Goikoetxea derioztarrak irabazi zuen, eta 1.000 euro jaso zituen, lehiaketa "berezi" batean. "Famili erdia daukat Mungian eta ilusio handia egiten dit sari hau etxean jasotzea", zioen txalo artean. Bigarrena, 800 eurokoa, Elena Martinez bilbotarrak irabazi zuen. Obra guztien izenburua epaimahaiak zehaztua zuen, Mendigoixalearena, Lauaxeta olerkari handia gogoan izanda. |
|