Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
29/05/2012 - Brankaganetik kikuke - ramon Basaldua
EZER baino lehen aitortu behar dot kokota gorrituta daukadala hondino be. Bukaresten jasotako kokotekoa ahaztu barik eta gogorragoa jaso doguKopako finalean Bartzelonaren aurka.Gogorra izan da. Europa Leagueko finalean zeinKopakoan gozatzeko astirik be ez deuskue emon. Galtzea gogorra izan da be, gogorragoa izan da gure taldea ezinean ikustea. Izan be, Athleticek ez dau bere onena emon, bere joko bikaina erakutsi, final bietan. Zenbakiei [...]
22/05/2012 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua
Gaurko artikuluari ipini deutsadan izenburua ikusita ez pentsa latina menperatzen dodanik. Institutuko literaturatik gogora- tzen doten gauza apurrenetakoa da. Athleticek eta Bartzelonak jokatuko daben kopa finalaren harira dator Carpe Diem hori. Aspaldi honetan, eta azken egunetan gero eta gehiago, Bartzelonaren aurka zer egingo dogunentz itauntzen deuste behin eta barriro. Bukaresten jazotakoak min handia egin deusku Athletic [...]
15/05/2012 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua
LIGA txapelketea amaituta balorazinoak egiteko sasoia da. Hogeta hamazortzi partidu jokatu eta gero Athleticek sailkapeneko hamargarren postuan amaitu dau, igaz baino lau postu atzerago eta bederatzi puntu gitxiagogaz. Horixe dinoe zenbakiek. Hotzak eta adierazgarriak dira. Hauxe da balorazino kuantitatiboa Ligari jagokonez. Edozelan be, Athleticek partiduak jarraitu doguzanok ondo baino hobeto dakigu, Liga txapelketan egindakoaren [...]
08/05/2012 - Brankaganetik kikuke - ramon basaldua
Partidu historikoen artean historikoena jokatuko dau Athleticek bihar Bukaresten. Ehun eta hamalau urteko ibilbide oparoan, zuri-gorriek ez dabe inoiz Europa mailako txapelketarik irabazi. Bihar daukie aukerea. Neuretzat be, kazetaritzan urtetxu batzuk eroan arren, kontu barria da Europa Leagueko final baten ganean idaztea. Athleticek Juventusen aurka UEFAko finala jokatu ebanean orduko EGB ikasten nengoan. Ibilbide luzea [...]
01/05/2012 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua
Zaragozaren aurka galdu izanak argitu egin dau Athleticen egoerea denporaldiko azken txanpara begira. Hiru jardunaldiren faltan, zuri-gorriak ia aukera barik geratu dira Txapeldunen Ligarako posturen bat eskuratzeko lehian. Ondorioz, logikoena litzateke hasierako hamaikakoa osatzen daben jokalariak ahalik eta ondoen jagotea Europa Leagueko finalerako. Berrogeta hamazortzi partidu jokatuta, zuri-gorriak apurtzeko zorian dagoz. [...]
24/04/2012 - Brankaganetik kikuke - Ramon Basaldua
Egun bi geratzen dira Athleticek aspaldiko urteetan jokatu dauen partidu garrantzitsuenari ekiteko. Markel Susaetak eta Ander Iturraspek esan dabe inoiz jokatu daben partidu garrantzitsuena dala Portugalgo Sportingen aurkakoa. Gauza bera esan leikie Athleticeko jokalari guztiek. Eta horixe bera uste dogu Athletic zale askok. Urte asko igaro dira, hogeta hamabost hain zuzen, Koldo Agirrek zuzendutako taldeak UEFAko finala [...]
17/04/2012 - Brankaganetik kikuke - ramon Basaldua
Iñigo Cabacas izan zan protagonista nagusia Athletic eta Mallorcak San Mamesen jokatutako partiduan. Nahi bako protagonistea. Basauriko mutilak gurago izango eban norgehiagoka bere jesarlekutik ikusi, domekaro lez. Partidu hasi aurreko minutu bateko isilunea ozen entzun zan. Isiltasuna be entzun egiten dalako. Athleticeko jokalariek be omenaldi polita eskeini eutsen Iñigo Cabacasi. Baita Bizkaia Bilbao Basketeko [...]
Publicidad
ColumnistasInfórmate más sobre...
16:40
16:12
16:02
15:25
15:23
Publicidad