Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
25/05/2012 - Harrizuta - Gotzon Lobera
san Lukasek bere ebanjelioa idatzi zuelarik, Jesusek esaniko paraboletatik batzuk jaso zituen. Parabola haietako bat eztegu batzuetan lekutzen du Lukasek. Egia esan, Judean barik Estatu Batuetan gertatu dela, eta fariseuak eta beste erabili beharrean munduko gobernatzaileak aitatu balitu, ez genukeen jakingo biak elkarretarik bereizten. Lukasek bere ebanjelioaren 14. kapituluko 8. bertsetetik 11 garrenera badiosku zelan [...]
18/05/2012 - Harrizuta - Gotzon Lobera
baniharduen aurreko astean demokraziaren gazi-gozoek dakartzaten kontuen gainean, Kordobako ume galdu bien aitaren egoera aitzakia edo berbabide hartuta. Ez gara urrunera joan, iragan astetik honetara: Kordobatik Sevillara, Madril zehar. Honelako gauzak dauzka demokraziaren orokortze edo globalizazio honek. Pellokeriak-edo... geroenean! Kontua da Espainiako Erresumako Justizia ministroa azaldu dela prentsaurrekora Sevillan [...]
11/05/2012 - Harrizuta - Gotzon Lobera
Demokrazia sistema zaila da. Izan ere, erabakiak gustatzen ez zaizkigunean, aplikatu behar da demokrazia: gehiengoaren iri-tzia, besteak beste. Diziplina ezar-tzen da, ezarri behar delako, erabakiak gure gogoaren aurkakoak direnean. Orduantxe erakusten dugu demokrazia sinesten dugula. Demokraziaren zutabeak argi daude; euretako bat arlo judizialari dagokio. Legez, guztiak gara berdinak legearen aurrean, herrialde demokratikoetan. [...]
04/05/2012 - Harrizuta - Gotzon Lobera
Zein ederra den amets egitea! Ederraren ederra, gero! Amets ederrek aitzakia bakarra dute: esnatzea edo itzartzea edo konortera itzultzea edo… Kontua da ametsen paradisuak baduela hasiera eta baduela amaiera. Ez dakigu noiz, baina. Izan ere, biharamunean gomuta argixka bat dugu, edo ilauna, edo nahastua, gutxitan oskarbia bezain argia. Argia izan denetan, amets ona izan bada, esnatzearen damua dugu, txarra izan bada, [...]
27/04/2012 - Harrizuta - Gotzon Lobera Revilla
Hau idazten dihardudan egunean 75 urte bete dira hegazkinlari faxistek Gernika bonbardatu zutenetik. Sarraski negargarria. Zitalkeriaren doilorra! Bien bitartean, auzokoak beste leku batera begira. Ez ziren sasoi onak lirikarako, horratik! Gizadiaren aurkako krimenak gomutatu behar ditugu, eta gomutarazi, horrelakoak berriro jazo ez daitezen. Itxuraz, ostera, arrakasta doi-doi lortzen dugu, urtean baino urtean sarraski gehiago [...]
20/04/2012 - Harrizuta - Gotzon Lobera Revilla
BAZEN Jesukristo jaio aurreko 47 garren urtea. Erromako gudu zibilean Zesar gailendu zitzaion Marko Antoniori. Haren ostean, Zesarrek kontu hartu zion Herodes Handiari, honek laguntasuna eman ziolako Marko Antoniori. Bada, Herodes azaldu zitzaion Zesarri, eta argi eta garbi esan zion bera Marko Antonioren lagun-mina zela, mesede asko egin ziolako, besteak beste, eta bera esker onekoa zela bere lagunekin. Julio Zesarrek berehala [...]
13/04/2012 - Harrizuta - Gotzon Lobera Revilla
Bihotz urratuak… arima hautsiak… gogo arrakalatuak… asmo pitzatuak… horiek guztiak eta beste asko ipintzen dituzte zure lepoaren gainean, Sor Maria. Ustez, umeak ostu zenizkien hainbat andrazkori. Esaten ei zenien andrazko ezkongabeak zirela, esaten omen zenien ezkontzatik at bizi izateagatik bekatuan zirela, esaten bide zenien bazutela beste ume bat eta etorri berriak zama izango zirela… zenbat gauza esan ote zenien? [...]
Publicidad
ColumnistasInfórmate más sobre...
16:40
16:12
16:02
15:25
15:23
Publicidad