DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
  • Maddalen Iriarte

    Hausnartzeko

    31/05/2012 - Maddalen Iriarte

    CURRINEK burututako Nazioarteko Harreman Taldeari errespetuz begiratu diote Euskal Herriko alderdi politiko eta eragile sozial gehienek. Aieteko mahaiari begiratzea besterik ez dago edo ondoren egindako mahai zabal eta anitzek utzitako argazkiei. PP bakarrik falta izan da, eta ez egoteaz gainera Espainiako barne ministroaren ahotik entzun dugu, Espainiako gobernuak ez duela onartzen talde hori, ez dituztela ongi hartuko Espainian. [...]

    votación

    votos comentarios
  • Hautagaiak

    24/05/2012 - Kamerarik gabe - maddalen iriarte

    ORAINDIK azken bedeinkazioak jaso gabe daude baina gero eta gehiago dakigu Euskal Autonomia Erkidegoko datozen hauteskundetarako lehian alderdiek izango duten buruzagitzaz. Ia lehendakarigai guztiak ezagutzen ditugu. Aste honetako sorpresa Iñigo Urkulluk eman digu. Sorpresa, ez gehien-tsuenok espero ez genuelako edo sumatzen ez genuelako bera izan zitekeenik. Ez itaundu ez geniolako, galdera eginez era batera eta bestera; [...]

    votación

    votos comentarios
  • Elkar bizitza

    17/05/2012 - Kamerarik gabe - Maddalen Iriarte

    HOMER Simpson euskal politikagintzara ekar-tzeak eman du zeresanik, eta agian Basagoitiren jarraitzaile batzuei sekulako irtenaldia irudituko zitzaien Lopez lehendakariaren aurka egiteko, Eusko Jaurlaritzarekin zuen hi-tzarmena eteteko egun gutxi falta zirela. Hitzarmena etenda, PP argi eta garbi hasi da, orain inolako konpromisorik gabe, akordio kide izan duenari eraso egiten eta Euskal Autonomia Erkidegoko kongresuan [...]

    votación

    votos comentarios
  • Data bila

    10/05/2012 - Kamerarik gabe - Maddalen Iriarte

    ulergarria egin zait Antonio Basagoitik, Eusko Jaurlaritza sustengatzeko alderdi sozialistarekin zuen ituna bertan behera uztea. Lehendakariak dio eurek ez dutela hitzarmen horren puntu bakar bat ere urratu baina ulergarria da, ongi pentsatutako maniobra politikoa izan ala ez, elkarri epelak bota-tzen ari diren bi alderdiren artekoa etetea. Eta ulergarria egin zait Patxi Lopezen erantzuna ere. Bide honetan jarraituko duela [...]

    votación

    votos comentarios
  • Udalak baino gehiago

    03/05/2012 - Kamerarik gabe - Maddalen Iriarte

    ESKOZIAN, Galesen eta Ingalaterrako hiri handienetan, Londres hiriburuan ere bai, udalak aukeratuko dituzte gaur. Eskoziari dagokionez milatik gora zinegotzi aukeratuko dituzte, baina aukeraketa horrekin batera neurri handi batean gaurko bozketak independentziaren aldeko jarrera herritarren artean nola sustraitua dagoen neurtzeko balioko du. Udal garrantzitsu zenbait noren esku geratuko diren jakingo da, baina horrekin batera [...]

    votación

    votos comentarios
  • 75 urte

    26/04/2012 - Kamerarik gabe - Maddalen Iriarte

    GAUR dira 75 urte Gernika bonbardatu zutela. Ez dakit, Espainiako ejerzitoak maniobrak egin ote dituen gaur goizean herri bizkaitarrean, baina Elgetan ikusi dugunaren ostean ez nintzateke batere harrituko. Badira gure artean maniobra horiek probokaziotzat hartu ez dituzten pertsonak, baina ia inork ez du sinetsi kasualitatez gertatu direnik. Eta kasualitatean sinetsi ezean, halako sarraskiaren 75. urteurrena gogoratzen [...]

    votación

    votos comentarios
  • Barkamena

    19/04/2012 - Kamerarik gabe - Maddalen Iriarte

    NAIKOA gogaituta nago, aste honetan Espainiako erregeak bizitza pribatua baduela eta, egin dituen gehiegikeriak barkatu nahi izan dizkiotenen esanekin, nahiz eta egia esan nahikoa harritua nagoen behingoagatik, oro har, zer nolako egurra eman dioten Espainia osoan. Nik ere badut bizitza pribatua eta egun gutxiren buruan ogasunetik gutun bat jasoko dut aurten irabazi eta ordaindu dudanaren berri emanez eta ondorioz zenbat [...]

    votación

    votos comentarios

Más sobre Opinión

ir a Opinión »

Publicidad

Publicidad