DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
  • Columnistas varios

    Potemkin gure artean

    19/06/2013 - Rikardo Arregi

    EZAGUNA da pasadizoa, batzuen ustez erabat historikoa, beste batzuen ustez kondairazkoa: Grigori Potemkin ministroa Katalina tsarinak Krimeara egin behar zuen bidaia prestatzen ari zen 1787an eta kezkaturik zebilen; izan ere, Krimea ez omen zen leku atseginegia garai hartan, bukatu berri zegoen gerrak herrialdea suntsiturik utzi bai-tzuen. Potemkinek, ministro izateaz gain tsarinaren amorantea zena (arras amorante eraginkorra [...]

    votación

    votos comentarios
  • Lurraldea eta mapak

    18/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Pilar Kaltzada

    GURE mundua txikia da hedaduraz. Ez dakit zenbat kilometro koadro hartzen dituen (begira nezakeen Wikipedian, baina alfertuta nabil), eta zenbatzen hasten garenean, maiz sesioa izaten da gure artean. Mapak elkarri erakusten dizkiogu eta, adibidez, gure munduak Irun eta Hendaia arteko Santiago zubian duela muga esaten dute. Mapak argi eta garbi esaten duela esaten dute, eta ni ados ez banago ere, badakit badirela gure mundu [...]

    votación

    votos comentarios
  • Mesedez, merci

    17/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Ana Urkiza

    ASKOTAN tgaldetzen den kontua da: ea kanpotarrak gu baino heziagoak ote diren. Ez jakintza mailari dagokionean, baizik eta frantsesek la politesse deitzen duten horretan. Aurreko astean bertan galdetzen zidaten ea elkarrizketatzen ditugun gazteengan informaltasuna nabariegia ote den. Galdetu zidatenak arduratuta zeuden, frantses hezkuntzarekin konparatuz, hizkuntzaren erabileratik bertatik askoz begirune handiagoz jokatzen [...]

    votación

    votos comentarios
  • (Joan diren) Lagunak

    16/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Juanra Madariaga

    EZ dut ondo gogoratzen goiz hura. Agian, ahuldura arraroa izan zen sentitu nuena. Egun hura deskan-tsurako izango zela ebatzi genuen, baina ni ezinegonak jota nengoen, eta alturan girotzeko abagune gutxiago izan nuenez, III. kanpamendurainoko bidea di-da batean egitea deliberatu nuen. Bakarrik abiatu nintzen, neurean joan nin-tzen. Lhotseko horma izozturik abiadura handian erortzen ziren harriek beldurtu nindutela dut gogoan. [...]

    votación

    votos comentarios
  • Gaiztakeria, por Juanjo Olasagarre

    15/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Juanjo Olasagarre

    MUNDU arrazional batean gaiztakeria ergelkeria litzateke. Mundu manikeo batean ongiaren ifrentzua. Mundu logiko batean formularen parte baino ez. Mundu psikologiko batean gaiztakeria konpondu gabeko trauma baten usteldura izanen litzateke. Mundu utopiko batean gaiztakeria liburu, eztabaida eta jakintzaren bidez hezitako ezaugarria litzateke, zuhaitz oker baten modura haga eta alanbrez zuzendua. Mundu probabilistiko batean [...]

    votación

    votos comentarios
  • Hutsik

    14/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Karmele Jaio

    EZTABAIDA sutsua du bikoteak. Etxeko balkoian daude, eta bizilagunek dena entzuten dugu. Emakumeak baratze ekologiko txiki bat jarri nahi du bertan, gizonak ezetz, ia zertarako nahi duten ortu bat, nahikoa lan dutela biek bestela ere, eta baratzeak behar eta ardura gehiago ekarriko diela, besterik ez. Gure etxeko piperrak eta kalabazinak jan ahalko ditugu, esan dio emakumeak, eta ez diola ilusioa zapuztuko. Dendako piperrak [...]

    votación

    votos comentarios
  • Bielsa, diferentea

    13/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre

    BEREZI hitza tentuz erabiltzea aholkatzen du Amuritzak dinosauro arteko testu batean. Bertsolari eta idazle honi, hizkuntza kontuetan, kultu moduko bat diodan neurrian, ez dut hitza izenburura eraman nahi izan, testu barruan toki aparta emango diodan arren. Non nahitik begiratuz, egun protagonista dudan gizona berezia delako. Haren janzkera, ibilera, bizitza ohiturak, hitz egiteko modutik haratago edota partida bakoitzaren [...]

    votación

    votos comentarios
  • Erretiroen iruzurra

    12/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Rikardo Arregi

    ERRETIRO-SARIEN inguruan esku artean dugun eztabaida edo, hobe esan, prozesua eredugarria da bizi gaituen sistema politiko eta ekonomikoa ulertzeko. Hasteko, erretiro-sarien antolaketa aldatzeko arrazoi benetakoak ezkutatzen dira, ez dira aipatzen; norbaitek aipatzen baditu, demagogia egiten ari dela errepikatuko dute belarriak nekatu arte. Baina guztiok dakigu erretiroen arazo nagusia dela hor mugi-tzen den dirutza esku [...]

    votación

    votos comentarios
  • Lotsa

    11/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Pilar Kaltzada

    EGUN batzuetan orduak behar izaten ditut hona ekarri nahiko nukeen hitz iheskorra ehizatzeko. Beste batzuetan, ordea, bilatu gabe jar-tzen zait aurrez aurre. Topatzen ez dudanean, idazten jartzen naiz, ha-tzen artean ezkutaturik balego askarazteko. Edo irakurtzen, maiz besteek izkiriaturik utzi dituzten lerroen artean izaten delako, baztertxoren baten, nik aurkitu zain edo. Sarritan ahalegin oro kamutsa izaten da eta esku-hutsik [...]

    votación

    votos comentarios
  • Galderak alderantziz

    10/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Ana Urkiza

    hiru aste betean. Hiru emakume hildako Bilbon. Eta kazetariek informazioaren erabilerari buruzko auzia buruhauste. Inork ez du zalantzan jarri hildakoak emakumeak zirela esan behar ote zuten. Baina bai bata kolonbiarra zela jakitera eman behar ote zen eta bestea afrikarra eta emagaldua. Zer dela eta zalan-tzak? Gertakizunaren gaineko epaia ematea erraza egiten zaigulako, hau da, genero indarkeriaren inguruan hitz egiten [...]

    votación

    votos comentarios
  • Usteko putakumea, por Xabier Euzkitze

    09/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Xabier Euzkitze

    sekula entzun edo erabili gabeko hitzak bat-batean ezinbesteko bihurtzen zaizkigu. Enpatia. Oraintsu arte ezagutza eta erabilpen murritzeko hitza, denon ahotan dabil orain. Bai dotore geratzen garela erabiltzen dugunean. Harrapazank! Enpatia ariketak egin behar omen dira inor epaitu aurretik. Salagarri iruditzen zaigun zerbait egin duenaren larruan jartzen saiatu eta haren zioak ulertzeko ahalegina egin. Genero indarkeria, [...]

    votación

    votos comentarios
  • Ustezko putakumea

    09/06/2013 - Zirrikituetatik begira - XABIER EUZKITZE

    sEKULA entzun edo erabili gabeko hitzak bat-batean ezinbesteko bihurtzen zaizkigu. Enpatia. Oraintsu arte ezagutza eta erabilpen murritzeko hitza, denon ahotan dabil orain. Bai dotore geratzen garela erabiltzen dugunean. Harrapazank! Enpatia ariketak egin behar omen dira inor epaitu aurretik. Salagarri iruditzen zaigun zerbait egin duenaren larruan jartzen saiatu eta haren zioak ulertzeko ahalegina egin. Genero indarkeria, [...]

    votación

    votos comentarios
  • Zaintzapean

    08/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Juanjo Olasagarre

    HALA nola gure errealitate errealak ez lukeen oinarrizko konbentzio bat gabe -gezur sinboliko nahi baduzue- funtzionatuko, gure errealitate birtualak ere behar ditu oinarrizko gezurrak. Lehendabizikoaren kasuan irudikatzen duzue lengoaia eta errealitatearen artean gertatzen den gezur hori onartuko ez bagenu; kaosa li-tzateke m-a-h-a-i-a kontsonante-bokalen segidak ez daukala zertan lau hanka dituen objektua izendatu erabaki [...]

    votación

    votos comentarios
  • Urruntzeak

    07/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Karmele Jaio

    PERTSONAK ez dira boomerang-ak. Pertsonak elkarrengandik urrun-tzen direnean, ez da hain erraza izaten joan-etorria buru-tzea. Lagunekin horrela gertatzen da. Lagun batzuk bat batean urruntzen dira elkarrengandik, haserrealdi bat dela eta; baina kasu gehienetan, lagunak ez dira horrela galtzen, poliki-poliki eta konturatu gabe baizik. Eguneroko deiak edo kontaktuak zirenak, astero bi-hiru egunerokoak bihurtzen dira, aste [...]

    votación

    votos comentarios
  • Urdanga

    06/06/2013 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre

    NAHI eta ezin. Edozein gai izango nuen gustuko zirrikitu hau betetzeko baina, nahi eta ezin. Ezin burutik kendu tamainako asta kirtenkeria. Ez soilik hedabideak hala dabiltzalako, aditu nuen lehen unetik goragalea, lehenik, eta gorrotoa ikaragarria gero eman zidalako. Zinez astebete latza zihoan genero indarkeriaren inguruan eta igandean kaleratzen hasi zen berriak, aurreko denak txiki utzi dituelako. Prentsa idatziaren magia [...]

    votación

    votos comentarios
  • Columnistas varios

    Lokatzetan

    21/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Pilar Kaltzada

    UDABERRI berantiarrak basa utzi du nonahi, eta harekin batera giro gris eta umela, espero izatekoa zen kolore eztandaren ordez. Basora joan naiz txangoa egitera eta etxetik hurbil dagoen muinoa jo dut helburu. Sasiek bideak itxi dituzte, horrenbeste ezen kosta egiten baita bi pauso jarraian egitea. Makilaren laguntzaz aldapan gora noa. Muinoa, hau da, helburua, oso hurbil dago berez, etxetik ikusteko moduan, baina bidea nekagarria [...]

    votación

    votos comentarios
  • Izarren itzalean

    20/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Ana Urkiza

    IZAERAK eta izaerak daude. Batzuk, beti, izarrak. Eta, besteak, lanerako. Eta, sistemak, nahi ezda ere, izarrak ditu hobesten. Azalduko dut. Lan bera eginda ere, argi dago batzuek emaitza hobeak lortzen dituztela besteek baino. Baina bada arte bat, izarrek bakarrik menperatzen dutena, eta zera da: egiten dutenari edota hobe esan, izango dena promes egin dutenari, dizdira ateratzen jakitearena. Hau guztia, gainera, konturatu [...]

    votación

    votos comentarios
  • Kazkabarra

    19/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Xabier Euzkitze

    Heriotzari buruz aspaldian sarrixko idazten ari naizela esan dit adiskide batek. Arrazoi du, eta gaur ere neure buruari eutsi behar izan diot, zenbait gertakarik eta pentsamenduk horretara baininderamaten. Gaur gai arinago bati buruz idatziko dut, beraz. Esate baterako...herenegungo kazkabarraz. Autoz nentorren Donostiatik, autopistaz. Bat batean, euria txingor bihurtu zen, hotsa zarata, giro kaxkarra arrisku bizi. 60 urtetik [...]

    votación

    votos comentarios
  • Zubiak

    18/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Juanjo Olasagarre

    BADIRA metafora moduan hasi eta sinbolo bilakatu diren irudiak. Aste honetan bertan zubiak zubia izateari utzi eta historiak eta literaturak zamaturiko esanahiez bete dira. Ondarroako zubiak, Plaiako zubia deitzen dioten hori, Mostarren Drina ibaiaren gaineko Zubi Zaharra ekarri dit gogora. Balkanetako Gerra garaian eraitsitako zubia Mostarren berreraiki zuten lehendabiziko eraikina izan zen bake garaian. Poema asko idatzi [...]

    votación

    votos comentarios
  • Leku publikoak

    17/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Karmele Jaio

    ARIKETA bat proposatu dit lagun batek. Jartzazu harri multzoa lurrean, egizu harriekin zirkulu bat. Sartu zaitez zirkuluaren barruan eta pentsa ezazu harri horiek babesten duten lekua zeurea bakarrik dela, pentsa ezazu bakoi-tzak badaukagula espazio intimo bat guri bakarrik dagokiguna, mundura bakarrik etorri eta bakarrik goazela gogorarazten diguna, bakoitzaren bakartasuna irudika-tzen duena. Lagunaren iritziz, ariketa hau [...]

    votación

    votos comentarios
  • Giza hesia

    16/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre

    GERRA batetan dena latza eta larria den heinean, latsena eta larriena, nire irudiz, behin eta berriz aditu edo ikusi ditugun giza ezkutuak dira. Ez gero txantxetakoak, azken uneotan misilen aurkakoak ere jarri dituztelako nonbaiten. Ez da erraza egitasmo krudelagorik asmatzea. Jarri ditzagun torturak bidenabar baina giza ezkutuak oraindik eta haratago doaz. Han jarri eta egileok odolez eskurik zikindu gabe, ezkutua osatzen [...]

    votación

    votos comentarios
  • Basagoiti

    15/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Rikardo Arregi

    BADOA Basagoiti eta telebistan umorezko programek galduko dute Bizkaiko meategirik sakonena; badoa Basagoiti eta, albistegi aspergarriak ikusten genituen bitartean, lozorrotik ateratzen gintuzten ateraldirik gabe geldituko gara; badoa Basagoiti eta bere izenarekin egiten genituen arraindegiko txiste freskoak denbora krudelaren labirintoetan desagertuko dira; badoa Basagoiti eta errieta egiten zigun maisua oroimen lausoan [...]

    votación

    votos comentarios
  • Nahikoa, por Pilar Kaltzada

    14/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Pilar Kaltzada

    BATZUETAN hitzak desagertu egiten dira. Geuk ezkutatu egiten ditugu, baztertu, deseroso sentirazten gaituztelako. Garai baten Elkartasunaz hitz egiten genuen, Berrikuntzaz, Etorkizunaz, baina honezkero hitz galduen kaxan daude. Ez dakit bertan ote den jadanik bila ari naizen "nahiko" berba. Nik dakidala, ez Euskaltzaindiak, ezta gainerako Hizkuntza-Akademiek ere, ez dute agindurik eman ezabatzeko, eta hiztegietan oraindik [...]

    votación

    votos comentarios
  • Semea besapean

    13/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Ana Urkiza

    gaur, lana bukatutakoan, semearengana doa Londresera. Iazko uztailean joan zitzaion semea, inglesa ikastera, eta behin airoportua ukitu zuenean, mezu bat bidali zien gazteak gurasoei, unibertsitateko ikasketak utzi eta urtebete Bretainia Handiko hiriburuan egingo zuela esanez. Dirurik ez zuela behar. Lana aurkituko zuela. Bere bizitzan zer egin nahi zuen erabaki nahi zuela. Eta ikasketak, oraingoz, ez zeudela plan horretan. [...]

    votación

    votos comentarios
  • Aizarnatik Anetora

    12/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Xabier Euskitze

    haURTZAROAN gara izan nahi duguna. Orduan egiten dugu amets mugarik eta oztoporik gabe, burutu nahi dugun egitasmoa aurrera ateratzeko behar beste diru izango dugun hausnartu edo gizartearen aurriritziez kezkatzeke. Irudimenak ematen dizkigu hegoak, hari esker bihurtzen dugu haurtzaroa ametsaro. Urteek errealitatean esnarazten gaituzte, txikitako ilusioak gauzatzeko zailtasunek oinak lurrean tinkarazten. Alta, traben aurrean [...]

    votación

    votos comentarios
  • Berandu

    11/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Juanjo Olasagarre

    HeGEL eta Marxen artean osatu zuten Historia -horrela letra larritan- aurreranzko mugimendua zelako ustea, denok ere o-raintsu arte oso barneratua izan dugun ideia. Belaunaldiak sortzen ziren heinean, bizi baldintzak hobeak izango ziren dela ekoizpen baldintzen hobetzeagatik, dela teknikaren garapen itzelagatik. Marxen azterketetatik ondoriozta daiteke -eta baita egunero erabiltzen dugun hizkuntzatik- nazio batzuk besteak [...]

    votación

    votos comentarios
  • Hilezkorrak, por Karmele Jaio

    10/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Karmele Jaio

    POLIKI ibiltzen naiz bizikletan hiritik. Behin istripu bat izan nuenetik, kontuz noa, eta nire erritmo geldoari esker ez dut istripu gehiagorik izan oraingoz. Aste honetan bertan, beste bizikleta batekin talka egiteko arriskua izan dut baina kolpea saihesteko gai izan naiz. Aurreko bizikleta zeraman mutiko nerabeak ez du kolpea saihesteko ahaleginik ere egin ahal izan, eskuak poltsikoetan sartuta baitzihoan aurrera. Badirudi [...]

    votación

    votos comentarios
  • Bidaia magiko bat

    09/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre

    AKTOREAK ez den zerbait adierazten du; ikus-entzuleak, sinetsiz, zer, gaia edo egia bihurtzen du zerbait hori. Antzezlea ez da inolaz gezurretan ari, ezerezetik haratago sor-tzen ari da. Argia, hitza, keinua, doinua, begitartea, dantza, jauzia edo saltoa, taula, aretoa, ehunka orduko entseguaz ondu eta txukundutako ariketa jende aurrean erakutsiz. Ezer ez litzateke, ordea, ikuskizuna jenderik gabe. Ederra da, zinez, lagunki [...]

    votación

    votos comentarios
  • Gerrak

    08/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Rikardo Arregi

    IPAR Korea albistegietatik desagertu da. Auskalo zer gertatu den ez dakit nondik ez dakit nora eraman zituzten misil haiekin, ez dakit bi Koreek biribilketa alaiean kudeatzen duten industrialde horretara langileak itzuli diren ala ez. Ipar Koreak albistegietan minutu eta orrialde asko bete zituen bitartean, Siriaren berrirk ez zegoen; orain, aldiz, Siria da nazioarteko albistegietan lehena. Konspirazioak edonon ikusten dituztenek [...]

    votación

    votos comentarios
  • Hargatik

    07/05/2013 - Zirrikituetatik begira - Pilar Kaltzada

    KIRMEN Uriberen Mussche eleberriak barruak astindu dizkit, eta gogoa eraman du, beste behin ere, denboran horren hurbil eta kontzientzian hain urruti dugun garai horretara. Adiskideek ez dute ulertzen orduko dramarekiko dudan mira, eta kontu horiek behingoz baztertzea komeni dela esan didate, inori ez baitakarkio onurarik. Zer axola du orain, edo zergatik arakatu behar orain, galdetzen dute. Eta nik hargatik esaten diet. [...]

    votación

    votos comentarios

Publicidad

Publicidad